Argindarra kudeatzeko enpresa publiko bat sortzea aldarrikatu dute pentsiodunek
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, ehunka lagun atera dira kalera hiriburuetan, argindarraren prezioaren gorakada salatzeko eta argindarra kudeatzeko enpresa publiko bat sortzea eskatzeko.
Bilbon, Iberdrola dorrearen parean egin dute elkarretaratzea eta ondoren manifestazioan joan dira Espainiako Gobernuak Moyua plazan duen egoitzaraino.
Andrea Uña pentsiodunen bozeramaileak azpimarratu du argindarraren, gasaren eta erregaien prezioen gorakadarekin Kontsumorako Prezioen Indizeak % 3,3ko hazkundea izan duela abuztuan.
Prezioen gorakadak baliabide gutxien duten pertsonak kaltetzen dituela eta jende asko "pobrezia energetikoan" bizi dela ohartarazi du.
Horrez gain, Espainiako Gobernuak BEZa % 10era jaisteko hartu duen erabakia ez dela nahikoa adierazi du; izan ere, "neurri horrekin zergadun batek 8 eta 12 euro arteko aurrezkia izango du, baina argindarraren faktura 28 euroan garestitu da bataz beste iaztik".
Gauzak horrela, pentsiodunen mugimenduak monopolio elektrikoarekin amaitzeko egiturazko aldaketak galdegin ditu, hala nola, argindarraren kudeatzeko enpresa publiko bat sortzea eta prezio maximoak legez mugatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak akordioa lortu du Medikuen Foroarekin, baina greba deialdiak bere horretan dirau
Ministerioak argitaratutako oharraren arabera, akordioak medikuen aldarrikapenei bide ematen die; lan-kontuetarako elkarrizketa zuzena izatea eta guardien ordainsaria hobetzea adostu dute. Medikuen sindikatuen konfederazioaren arabera, ordea, gatazka desblokeatzeko modu bakarra Greba Batzordeko kide guztiekin bilera formala deitzea da.
Sidenorrek Azkoitiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatuko ditu
Siderurgia taldeak Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, eta, ondorioz, Azkoitian lan egiten duten 250 langileetatik 36 Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.
Erregaiak % 1,26 garestitu dira Irango gatazkagatik, zazpi asteko igoerari eutsita
Garestitze horrek joera-aldaketa berretsi du, azken hilabeteetan gasolina eta diesela % 3,5 eta % 5 baino gehiago merkatu zirelako, hurrenez hurren. Hala ere, depositua betetzeak duela urtebete baino gutxiago kostatzen du.
Eusko Legebiltzarrak Tubos Reunidosen etorkizuna bultzatzea eta Aiaraldean enplegua defendatzea adostu du
EAJk, PSEk eta EH Bilduk industria-proiektu serio bat eta inplikatutako eragile guztien parte-hartzea eskatzen duen zuzenketa bateratua onartu dute.
Eskola jantokietako enpresek % 20ko soldata igoera eskaini dute bost urtetan eta greba bertan behera uztea eskatu dute
Begiraleak martxoaren 10, 11 eta 12an geldituko dira, negoziazioan "aurrerapausorik eman ez delako", sindikatuen arabera. Enpresek ziurtatu dute dagoeneko onartu dituztela kolektiboaren aldarrikapen nagusiak.
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.