Zigor Urkiaga: "Argindarraren dekretua adabaki polit bat izango da, baina ez du arazoa konponduko"
Zigor Urkiaga Eusko Jaurlaritzako Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren ustez, atzo Kongresuak onartutako "argindarraren dekretua adabaki polit bat izango da, baina ez du arazoa konponduko".
Radio Euskadiren "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketa batean, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) ekonomia industrialaren egoera aztertu du Urkiagak. Azaldu duenez, industria Euskadiko BPGren % 40 da, eta bera, "sektore hori da jaten ematen diguna". Urkiagak esan du industriak energia asko kontsumitzen duela, eta energia horren ia gehiena ( % 92) kanpoan erosi behar dela. Pandemiaren osteko egoera honetan, "ekoizpenak modu basatian egin du gora", eta horrek eskariari eragin dio zuzenean: "Merkatuek ezin izan dute eskaintza eskariaren arabera handitu (...) eta gainera, gure lehiakide batzuk gasa edozein preziotan erosteko prest daude. Enkantean gasak zehazten du azken prezioa", argitu du. Egoera horrek "suspertzea moteldu" dezake, adituaren ustez, baina Espainiako Gobernuak eta batez ere Europak badute eskua sartzea.
"Europak egin behar duena da merkatuaren prezioak zehazteko sistema ondo pentsatzea da. Logikarik ez duena da azken heltzen denak, eta garestien ordaintzen duenak prezioa zehaztea. Bermeoko lonjara zoazenean, bisiguaren prezioak ez du mublearena zehazten... Ba hori da, hain justu, argindarraren merkatuan gertatzen dena", azaldu du.
Hori horrela, esan du litekeena dela datozen hilabeteetan, Sidenorrek eta ArcelorMittalek iragarri bezala, enpresek geldialdiak egitea.
Urkiagaren esanetan, arazoa konponbidean jartzeko gakoetako bat energia eraginkortasunean gehiago inbertitzea izango da. "Gutxiago kontsumitu behar dugu, energia berriztagarri gehiago ekoitzi, eta hura gehiago bildu. Horrela, berriztagarrien lurrunkortasuna murriztuko genuke", erantsi du.
Fracking-ari edo nuklearren auziari buruz galdetuta, Jaurlaritzako Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak adierazi duenez, "onerako edo txarrerako, eztabaida horiek itxita ditugu Euskadi", lehena duela gutxi (frackinga debekatzeko legea onartu zuen Espainiako Gobernuak), eta bigarrena, orain 40 urte. Nolanahi ere, arlo horretan geure burua engainatu behar ez dugula azpimarratu du: "Nuklearrek sortutako energia kontsumitzen dugu, baina ez dugu ekoizten".
Energia berriztagarrien inguruan, ohartarazi du trantsizio ekologikoa "doakoa" izango ez dela. "Baten bati tokatuko zaio haize sorgailu bat parean. Hori bai, ez gara horretan potentzia bat izango: ez dugu Tarifan duten haizea, edo Kanarietan duten eguzkia", arrazoitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.