Euskadiko BPGa % 0,8 hazi da udan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta
Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,8 hazi da 2021eko uztailetik irailera, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Bestalde, enpleguak ere % 0,6 egin du gora, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak egindako hiruhileko kontuen aurreikuspenen arabera.
2020ko epe bereko datuekin alderatuta, EAEko BPGaren hazkundea % 3,8koa izan da; izan ere, orduan covid-19aren pandemiari eusteko hartutako murrizketek eragin nabarmena izan zuten.
Enpleguari dagokionez, lanaldi osoko lanpostuen kopuruak % 0,6 egin du gora udako hilabeteetan, aurreko hiruhileko datuekin alderatuta, eta % 3,2, berriz, 2020ko udako datuekin alderatuta.
Halaber, Barne Produktu Gordina bostgarren hiruhilabetez jarraian hazi da. Gaurkoa datu aurreratua da, abendu hasieran emango baitu Eustatek behin betiko datua.
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako