Sindikatuek manifestazioak deitu dituzte urtarrilaren 23rako, Osakidetzaren "egoera larria" salatzeko
Urtarrilaren 23an (igandea), SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Osakidetzako langileak kalera aterako dira, Lehen Mailako Arretak duen kolapso egoera eta ospitaleetako arretaren gainkarga salatzeko eta egoera horri aurre egiteko berehalako neurriak eskatzeko.
Horretarako, manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 12:00etan hasita. Bilbokoa Jesusen Bihotza plazatik hasiko da; Gasteizkoa, Andre Maria Zuriaren plazatik; eta Donostiakoa, Boulevardetik.
Deitzaileen esanetan, osasun publikoaren egungo egoera ez da pandemiaren ondorioa. Aitzitik, lehendik ere arazo estruktural bat zena larriagotu egin du koronabirusaren krisiak.
Aipaturiko sindikatuen arabera, Osakidetza "baliabiderik, antolakuntzarik eta plangintzarik gabe" aurre egiten ari zaio pandemiaren seigarren olatuari. Horren harian, hainbat salaketa egin dituzte: duela bi hilabete eskas Osakidetzak 4.000 profesional alde batera utzi izana; duela egun batzuk egoiliarrei doan lan egitea eskatzea; langileen behin-behinekotasun tasa % 60koa izatea; txertaketa eta aztarnari lantaldeak desegitea; bajak, oporrak eta bestelako hutsuneak ez betetzea; Lehen Arretako ordutegiak murriztea eta abar.
Ospitaleetako egoera ere salatu dute, besteak beste, Lehen Arretaren kolapsoaren ondorioz lan-karga nabarmen handitu baita.
Manifestaziorako deia egin duten sindikatuen ustez, ordea, Eusko Jaurlaritzak ez du pausorik eman arazoak konpontzeko. Eskaeren artean, Osakidetzara bideratutako aurrekontua handitzeko eta Europar Batasuneko batez bestekora parekatzeko (barne produktu gordinaren % 7), lantaldeak indartzeko, hutsuneak ordezkatzeko eta lan-kargak arrazionalizatzeko galdegin dute.
Osakidetzako langileei ez ezik, herritarrei ere mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete sindikatuek.
Zure interesekoa izan daiteke
Astearte honetan hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 pertsona inguruk egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea 'Rentafacil' izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.