Ibilgailu berrien salmentak % 19 behera egin du urtarrilean, eta soilik 1.396 matrikulazio izan dira Euskadin
Autoen eta lur orotarako ibilgailuen salmentak negatiboan eman dio hasiera urteari Euskadin; izan ere, urtarrilean 1.396 ibilgailu bakarrik matrikulatu dira EAEn, 2021eko urtarrilean baino % 19 gutxiago.
Horrela, ibilgailuen merkatuko salmentek zortzi hilabetez jarraian egin dute behera. Azken igoera 2021eko maiatzean izan zuten.
Orduz geroztik, salmentek atzera egin dute etengabe. 2021. urtea % 18,3ko jaitsierarekin itxi zuen sektoreak.
2022a ez da hobeto hasi; izan ere, matrikulazioek % 19 egin dute behera. Diesel motorra duten autoek beherakadarik handiena izan dute salmentetan. 149 ibilgailu saldu dituzte Euskadi osoan; hau da, 2021eko urtarrilean baino % 58,1 gutxiago.
Era berean, gasolina autoen eta noranahiko ibilgailuen salmentetan ere beherakada nabaritu dute. 632 matrikulatu dituzte, aurreko urteko epe beran baino % 30,3 gutxiago, Anfac, Ganvam eta Faconauto ekoizle, saltzaile eta kontzesionarioen patronalek, hurrenez hurren, jakitera eman dutenez.
Motor elektriko, hibrido eta beste erregai batzuk (hidrogeno eta gasa) erabiltzen dituzten ibilgailuen salmentak, ostera, gora egin du nabarmen. Horrela, 615 ibilgailu saldu dituzte, % 33,4 gehiago.
Bestalde, Espainiako Estatuan salmentek % 1 egin dute gora. Urtarrilean, 42.377 saldu ziren. Hala eta guztiz ere, 2020ko maiatzetik bigarren matrikulazio daturik txarrena da, 2021eko urtarrilean baino 400 gehiago soilik saldu baitira.
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" eta "sektoretik urruntzea" salatu du. Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ez ohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborrak % 3 gainditu du lehen aldiz 2024ko irailetik, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, eta ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.