Unai Sordo: "Lege hau ez da hemen bukatu behar, zenbait kontu eztabaidatzen jarraituko dugu"
Unai Sordo CCOO sindikatuaren Euskadiko idazkari nagusia Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan izan da ostegun honetan, arratsaldean Diputatuen Kongresuan onartuko duten lan erreformaren inguruan aritzeko.
"Lege hau ez da hemen bukatu behar, zenbait kontu eztabaidatzen jarraituko dugu. Hau da, gaur lege dekretua baliozkotuko dugu, eta hortik aurrera hainbat gai eztabaidatuko ditugu", nabarmendu du.
Sanchezen Gobernuak "eskuinerako joera duen emaitza" jaso izanak arduratzen duen galdetuta, Sordok erantzun du alderdi batzuek lan erreformatik haratago doan irakurketa egin dutela, alegia, "irakurketa elektoralistak" gailendu direla.
"Gauza gehiegi daude jokoan. Hau agertoki puntual bat da, baina kontuan izan behar dugu lan erreforma honek EAEko langileengan ere eragina duela", zehaztu du.
Jendearen enplegua hobetuko duen erreforma dela sinestarazita, erkidegoetako "hitzarmenen inguruan sortu den nahasmeduaz" mintzatu da: "Gaurkoan ez dugu sakoneko edukirik onartuko", bukatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako