ERREGAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasolinaren prezioak marka berria ezarri du: 1,558 euro litroa

Gasolioak ere gora egin du eta 1,444 euro balio du litroak, maximo historikotik hamarren batera.
Gasolindegi bateko irudia
Gasolindegi bateko irudia. Artxiboko argazkia: EFE

Gasolinaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta marka berria ezarri du bigarren astez jarraian: 1,558 euro litroa. % 1,3 garestitu da astebetean.

Gasolioaren salneurria ere garestitu da, % 1,6 azken zazpi egunetan. 1,444 euro balio du litroak, maximo historikotik hamarren batera. 

Europar Batasuneko (EB) Petrolio Txostenak ostegun honetan jakitera eman duenez, Espainiako Estatuan gasolina litroa batez beste 1,558 euroan saltzen ari dira aste honetan. Gasolioak, aldiz, 1,444 euroko salneurria du batez beste.

Iragan astean, 2012ko iraileko errekor historikoa gainditu zuen, bederatzi urte geroago.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X