Banketxeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE-EEk ekimenak aurkeztuko ditu udaletan, bankuek adinekoei egokitutako arreta berma dezaten

Anduezak salatu du 2008az geroztik % 44 banketxe gutxiago ireki dituztela EAEn, eta, ondorioz, zenbait tramite egiteko orduan arazoak sortu direla, dela lehiatilak itxi dituztelako, dela ordutegiak murriztu dituztelako.
PSEk ekimenak aurkeztuko ditu udaletan, bankuek adinekoen zuzeneko arreta berma dezaten
PSEk ekimenak aurkeztuko ditu udaletan, bankuek adinekoen zuzeneko arreta berma dezaten

PSE-EEk ekimenak aurkeztuko ditu udaletan, EAEko udalerriei zerbitzua eskaintzen dieten administrazioek, enpresek eta erakundeek adinekoei aurrez aurreko arreta berma diezaieten.

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusiak bilera egin du astelehen honetan Bizkaiko sozialisten buru Mikel Torresekin. Batzar horretan izan dira, baita, hiru hiriburuetako udaletako ordezkariak, "baztertze finantziarioa" deiturikoa aztertzeko.

Bilera osteko agerraldian, administrazioek eta enpresek altxatutako "hesi digitalaz" ohartarazi du Anduezak, herritarren zati handi bati enbarazu egiten ari direla arrazoituta, "bereziki, banketxeen kasuan".

Anduezak salatu du 2008az geroztik % 44 banketxe gutxiago ireki dituztela EAEn, eta, ondorioz, zenbait tramite egiteko orduan arazoak sortu direla, dela lehiatilak itxi dituztelako, dela ordutegiak murriztu dituztelako, eta betiere online plataformen mesedetan.

Alabaina, sozialistek argi dute ez dela soilik EAEn gertatzen den arazo bat. Hala eta guztiz ere, Anduezak berak onartu du "baztertze finantziari" horri aurre egiteko planak gauzatzen ari direla Estatuko zenbait tokitan, eta EAE ezin dela horretan "atzean geratu".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X