Argindarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urteko prezio altuena izango du argindarrak ostegunean, % 35 garestituta: 341 euro/MWh

Soilik birritan egon da garestiago argindarraren prezioa. Ordu tarteak kontuan izanda, 08:00etatik 09:00etara goia joko du: 400 euro megawatt orduko.
% 35 garestituta, urteko prezio altuena izango du argindarrak bihar: 341 euro/MWh. Argazkia: Pixabay
% 35 garestituta, urteko prezio altuena izango du argindarrak bihar: 341 euro/MWh. Argazkia: Pixabay

Argindarraren prezioak gora egingo du berriro ostegun honetan. Hain zuzen ere, % 34,44 garestituko da gaurko egunarekin alderatuta: batez beste 341 euro/MWh, urteko garestiena.

Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik astebete igarota, argindarrak 300 euro megawatt orduko langa gaindituko du estreinakoz aurten. Soilik birritan egon da garestiago.

Hala, iazko abenduaren 23an baino % 11 garestiago egongo da. Orduan jo zuen goia, marka guztiak hautsita: 383,67 euro/MWh.

Ordu tarteka banatuta, 08:00etatik 09:00etara egongo da gorenean: 400 euro megawatt orduko. Aldiz, gauerdian izango du prezio merkeena (260/MWh).

Duela astebeteko prezioarekin erkatuz gero, % 74,36 garestiagoa izango da biharkoa, eta 2021eko martxoko lehen ostegunekoa (55,27 euro/MWh) seikoiztuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X