Euskadi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garraio publikoaren erabilerak gora egin du eta autoarenak behera, pandemiaren eta erregaien garestitzeagatik

Martxoan, EAEko hiriburuetako autoen sarrerak % 2,5 jaitsi dira, eta garraio publikoaren erabiltzaileen kopurua, berriz, % 5 eta % 9 artean igo da.
Bilbobuseko autobusa Bilbon
Covid-19ak eta erregaien garestitzeak ohiturak aldatu dituzte. Argazkia: EITB Media.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) garraio publikoaren erabiltzaileen kopuruak gora egin du martxoan, covid-19aren pandemiaren murrizketa gehienen amaieraren eta erregaien garestitzearen ondorioz. Autoen sarrerak, aldiz, batez beste % 2,5 jaitsi dira hiru hiriburuetan.

Bizkaiaren kasuan, autobusaren erabiltzaileen kopurua % 9 hazi da martxoan, otsailarekin alderatuz. Gipuzkoan ia % 9 gehitu da, eta Araban % 5.

Igoera grafikoan Igoera grafikoan

Araban, igoerarik handiena ikasleek eta langileek erabilitako lineetan gertatu da. Gainera, bi urtean lehen aldiz, Arababusek pandemia aurreko erabilera datuak berreskuratu ditu. 

Metroari dagokionez, Bilbon martxoaren erdialdeko azken datuek erakusten dute bidaiarien % 87,5 inguru errekuperatu dituela, eta ordu jakin batzuetan % 90era iritsi da. Kasu honetan, pandemiak eragindako murrizketen amaierak pisu handia izan du. Donostian ere, DBUSek erabiltzaile gehiago izan ditu.

Covid-19ak eta erregaien garestitzeak ohitura aldaketa ekarri du herritarrengan, eta, ondorioz, autoen sarrerak jaitsi egin dira.

Zehazki, Gasteizen izan da jaitsierarik handiena, aurreko hilean baino % 4,16 ibilgailu gutxiago. Donostiak (% 2,98 gutxiago) eta Bizkaiak (% 1,48 gutxiago) jarraitzen diote. Bilbon, adibidez, 1.000 auto gutxiago sartu ziren martxoan, otsailarekin alderatuta.

2022ko otsailaren eta martxoaren arteko konparaketa
OtsailaMartxoaJaitsiera%
Bilbo3.176.6573.129.696-46.961-1,48%
Gasteiz1.467.7531.406.754-60.999-4,16%
Donostia2.863.8662.778.538-85.328% 2,98
GUZTIA7.508.2767.314.988-193.288-2,57%

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X