Ipar Euskal Herria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aske dira higiezinen agentzien kontra pintaketak egiteagatik Itsasun eta Hazparnen atxilotutako lau gazteak

Atzo goizean atxilotu zituzten, eta Paueko epaileak deklarazioa hartu ostean, arratsaldean lire utzi zituzten, kargurik gabe. Hazparnen eta Itsasun mobilizazioak egin zituten, atxiloketak salatzeko.
Higiezinen espekulazioaren kontratako pintaketak, Hazparnen. Argazkia: EITB
Higiezinen espekulazioaren kontratako pintaketak, Hazparnen. Argazkia: EITB

Higiezinen agentzien kontra pintaketak egiteagatik Itsasun eta Hazparnen atzo atxilotutako lau gazteak kargurik gabe aske utzi dituzte.

Azaroa eta martxoa artean Ipar Euskal Herriko hainbat agentziatan espekulazioaren kontra egindako pintaketen egileak direlakoan hartu zituen Frantziako Poliziak atxilo gazteak, atzo goizean, eta Paueko (Frantzia) epaileak deklarazioa hartu ondoren, arratsaldean libre geratu ziren.

Pintaketak Pintaketak

Baionako Fiskaltzak baieztatu zuenez, Paueko Ikerketen Sekzioak abiatutako ikerketa baten ondorio dira atxiloketok. 

Hainbat gazte mugimenduk eta EH Baik deituta, mobilizazio jendetsuak egin ziren Hazparnen eta Itsasun, polizia-operazioa salatzeko.  Itsasuko herriko etxearen atarian, esaterako, 150 bat pertsona elkartu ziren, 'Atxilotuak askatu, errepresioari buru egin' lelopean.

EH Baik ohar bidez gogor salatu zituen atxiloketak, eta "Frantses Estatuak iraganeko errezetekin segitzen" duela esan zuen. "Gehiengoaren aldarrikapenak ukatzen ditu eta errepresioa eta gazteriaren kriminalizazioaren parioa egiten du", adierazi zuen abertzale ezkertiar, feministen eta ekologisten mugimendu politikoak.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola-dorrea-bilbao-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak errekorra lortu du, 2025ean 6.285 milioiko irabaziak lortu baititu, 14.460 milioiko inbertsioek bultzatuta

Jakinarazitako ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 16.592,4 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 1,5 apalagoa. Erresuma Batuan kontagailu adimendunak saltzeagatiko gainbalioa, 2024an Mexikon egindako negozioak ekarritakoa eta Estatu Batuetan igarotako kostuen aintzatespena kenduta, 2025eko Ebitda doitua 15.684,4 milioi eurora iritsi zen, 2024an baino % 3,1 altuagoa, sareen negozioan izandako jarduera onari esker.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X