Niko Cuenca: "Energia berriztagarrien oldea ikusita, negozioa badago, baina offshore ereduan zentratuko da"
Siemens Gamesa Renewable Energyren akzio guztiak erosteko eskaintza publikoa egin du Siemens Energyk. Akzio guztien % 32,9 bereganatzea falta zitzaion konpainia alemaniarrari, eta operazio honekin jabetza osoa eskuratuko luke. Niko Cuenca ekonomialaria Euskadi Irratian izan da, erabaki horren aurrekariak eta ondorioak aletu eta azaltzeko.
Cuencaren arabera, "oso aldaketa nabariak" datoz, konpainiak akzioen % 100 erosi eta burtsako kotizaziotik ateraz gero. Azaldu duenez, "enpresan aldaketa potolo bat egin nahi denean etxe barruan arazorik izan gabe, horrelakoak egiten dira".
Itsasoko eta lurreko sorgailuekin aritzen da enpresa, biak haize energiarekin lotutakoak. Offshore deritzon zatia (itsasoan, kostaldetik urrun dauden instalazioak) ondo funtzionatzen ari da eta, aldiz, arazoak izaten ari dira lurreko azpiegiturarekin: "dagoeneko saldu dituzte sorgailu batzuk", nabarmendu du ekonomialariak.
Hala, "litekeena da hain errentagarria ez den negozio zatiari" uko egitea. "Hortik joko dutela uste dut", izan ere, "konpainiak ez du arazorik izan nahi akziodunen artean".
Lurreko energia eolikoak alde batera utzi eta offshore direlakoen aldeko apustua egiteak eragina izan lezake langileengan. Cuencaren hitzetan, "horrelako fusio edo erosketa bat dagoenean, sinergiak aipatzen dituztenean, baliteke kudeaketa Alemaniatik eramatea, eta jokoan egon litezke Zamudiko lanpostu korporatiboak", bertan baitago zerbitzu zentrala.
Siemens Gamesaren azken emaitzak ikusita, azken urtean bi 'profit warning' argitaratu dituzte, aurreikuspenak beteko ez direla iragartzeko. Edonola ere, ekonomialariak azpimarratu du negozioa egon badagoela, "energia berriztagarrien oldea ikusita". Momentuz, dena den, "offshore ereduan zentratuko da".
Zure interesekoa izan daiteke
Sindikatuek manifestazioa egingo dute Bilbon hilaren 12an “gutxieneko soldataren alde”
Udan Legebiltzarrean aurkeztu zuten Herri Ekimen Legegilearen aurka agertu zen Eusko Jaurlaritza. Sindikatuen ustez, eztabaida “gutxieneko demokratikoa” da eta, beraz, protesta egingo dute Jaurlaritzaren, EAJren eta PSE-EEren egoitzen aurrean.
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak % 3,3ko igoera aurkeztu du 2026ko aurrekontuetan
Aurrekontu horien ardatza, batez ere, enplegu-politika aktiboak indartzea izango da; zehazki, prestakuntza, kontratazioa eta kolektibo kalteberen laguntza sustatzea.
50 udalerritatik igaroko diren 163 kilometro hodi aurreikusten ditu Euskadiko hidrogeno-korridoreak
Euskadiko sarea bi zatitan banatuko da. Enagasek diseinatutako proiektuaren arabera, lanak 2028an hasi eta 2030ean amaituko dira eta 400 milioi euroko inbertsioa eskatuko dute.
Aurrekontuen negoziazioan "maila emateko" eskatu die D'Anjouk EH Bilduri, PPri eta Sumarri
EAEko aurrekontuak adosteko negoziazioan "interes alderdikoiak" alde batera uzteko eskatu dio Ogasun eta Finantza sailburuak oposizioari.
Astelehen honetan hasiko dira sailburuak beren sailetako aurrekontuak Legebiltzarrean aurkezten
2026ko aurrekontuen egutegiaren arabera, osoko zuzenketen bilkura datorren abenduaren 9an egingo dute, eta Ogasun eta Aurrekontu Batzordeak landutako irizpena eztabaidatzeko osoko bilkura, abenduaren 23an.
Kamioilari bat zauritu da Taxoaren, deskargatzen ari zen metalezko fardel bat gainera erorita
59 urteko gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko kolpe ugarirekin. Larunbat honetan, lanean ari zela gertatu da istripua.
MasOrange osoa eskuratzeko akordio ez-loteslea iragarri du Orangek
Operazioa urte honen amaieran egitea aurreikusten du. Horrela, Euskaltel, MasOrangen integratuta dagoena, enpresa frantsesaren eskuetara igaroko da.
Dozenaka kamioik trafikoa oztopatu dute Iruñean, baldintza hobeak aldarrikatzeko
Tradisna elkarteak hilabeteak daramatza "fiskalitate justua", garraio astunari bidesarien kobrantza etetea edota azpiegiturak hobetzea aldarrikatzen.
Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzaren Itsasargiak abiatu ditu, Euskadi abangoardia zientifiko eta sozialeko Europako polo gisa sendotzeko
Berrikuntzaren Itsasargiak aurkeztu ditu, lehentasunak eta apustuak argitu, eta gizartean eta ekonomian eragina izango duten ezagutza aurreratuko proiektuak sustatzeko. Berrikuntza Funtsak 81 milioi euro izango ditu 2026an, eta % 6 handituko da urtero, 2030ean 103 milioi eurotik gorakoa izateko.
Angularen arrantza, bertan behera Euskadin
Erabakia bi txostenetan eta Arartekoaren ebazpen batean oinarritu da, aurreko kanpainan Euskadin 198,44 kilo angula arrantzatu ondoren.