Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzaren Itsasargiak abiatu ditu, Euskadi abangoardia zientifiko eta sozialeko Europako polo gisa sendotzeko
Berrikuntzaren Itsasargiak aurkeztu ditu, lehentasunak eta apustuak argitu, eta gizartean eta ekonomian eragina izango duten ezagutza aurreratuko proiektuak sustatzeko. Berrikuntza Funtsak 81 milioi euro izango ditu 2026an, eta % 6 handituko da urtero, 2030ean 103 milioi eurotik gorakoa izateko.
Imanol Pradales, Juan Ignacio Perez Iglesias, Noël D 'Anjou eta Mikel Jauregi aurkezpenean. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzaren Itsasargiak aurkeztu ditu gaur, berrikuntzan baliabide ekonomikoak eta giza kapitala lehentasunez bideratzeko diseinatutako tresna estrategiko berria. Ekimen honek koherentzia eman nahi die Jaurlaritzaren berrikuntza-politika guztiei, eta Euskadi goi-mailako berrikuntza alorrean Europako polo gisa finkatzea du helburu.
Getxon egin duten aurkezpen ekitaldian, Imanol Pradales lehendakaria, Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua, Noël D 'Anjou Ogasun eta Finantza sailburua eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Lehiakortasun sailburua izan dira.
Estrategia berriak hiru trantsizio nagusi bultzatuko ditu: trantsizio digitala, energia eta ingurumen trantsizioa, eta trantsizio demografikoa, osagungintzari lotuta. Trantsizio bakoitzari lotuta, hiruna itsasargi zehaztu dituzte, horiei lotutako ikerketa, enpresa proiektu eta abar bultzatzeko.
Itsasargien helburu orokorra goi-mailako ezagutza sortzea da, gizartean inpaktua izateko helburu esplizituarekin. Itsasargi hauek gida izango dira berrikuntza disruptiboak aurkitzea eta garatzea sustatzen duten ikerketak eta jarduketak garatzeko, berrikuntza abangoardiako ezagutzaren sorkuntza gisa ulertuta, epe labur eta ertainean inpaktu ekonomikoa edo soziala sortzeko xedearekin.
Imanol Pradales lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren apustua nabarmendu du bere hitzaldian. “Aukeratzen eta arriskatzen ari gara, onak garen horretan indartsu jartzen, Euskadirako arlo estrategikoak fokalizatzen”, esan du.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek azaldu duenez, “berrikuntza-itsasargiak pentsatuta daude hiru trantsizioek planteatzen dizkiguten erronkei erantzuteko eta erronka horiei soluzio egokiak aurkitzeko”. “Horietako bakoitzak biltzen dituen itsasargiak eta ikerketa- eta berrikuntza-ildoak aukeratzeko, oso kontuan hartu ditugu zientzian eta berrikuntzan ditugun ahalmenak. Halaber, beste instituzio batzuek arlo horretan egiten dituzten ahaleginen gidari izan nahi dute, eta institutu ekonomiko eta soziala izan”, gaineratu du.
Estrategia berria Berrikuntza Funtsaren baliabideekin finantzatuko da, eta beste jatorri batzuetako funtsen ekarpena sustatzen du. Datozen urteetarako aurrekontu-aurreikuspena Jaurlaritzaren aurrekontuetan esleitutako zenbatekoetan oinarrituta dago. Berrikuntza Funtsak 81 milioi euro izango ditu 2026an, eta % 6 handituko da urtero, 2030ean 103 milioi eurotik gorakoa izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.