Albiste dira
Gasolina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasolindegietan 20 zentimoko deskontua aplikatzen duen neurriak ez du espero zen eragina izan

Iragarkia
Gasolinan aurreztu duguna. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Gasolindegietan 20 zentimoko deskontua aplikatzen duen neurriak ez du espero zen eragina izan
Martxoaren 31an hauek ziren gasolina eta dieselaren prezioak. 1,81 eta 1,83. Gaur, bi hilabete geroago, garestiago dago eta beste hau da: 1,94 eta 1,86. 20 zentimoko deskontua egin ondoren hau da, benetan aurreztu duguna: 7 zentimo gasolinan eta 17 dieselean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X