Euskadiko industria-jarduera % 9,1 hazi zen 2022ko maiatzean
2022ko maiatzean, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa 2021eko hilabete berean izandakoa baino % 9,1 handiagoa izan zen, Eustaten datuen arabera. Halaber, 2022ko lehen bost hilabeteetako metatuan, industria-produkzioaren indizeak % 7,4ko hazkundea izan du. 2022ko apirilarekin alderatuz gero, maiatzean, EAEko industria-jarduera % 0,7 hazi da.
Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan: Araban % 13,3ko igoera izan da; Bizkaian, % 9,3koa eta Gipuzkoan, berriz, % 6,3koa.
Hauek dira hazkunde handiena izan duten sektoreak: energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 21,9), garraio-materiala (% 21,8) eta makineria eta ekipoa (% 11,6). Aitzitik, ekoizpenean jaitsiera izan duen sektore bakarra kautxu eta plastikoarena izan da, % 2,5eko jaitsierarekin.
2022ko maiatzeko indizearen bilakaerak, 2021eko maiatzekoaren aldean, jokabide positiboa izan du industria-sektore nagusi guztietan. Energiaren sektoreak % 20,2ko hazkundea izan du ekoizpenean (sektore honetan energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea sartzen dira), eta ekipo-ondasunek (hala nola ibilgailu motordunen fabrikazioa) % 14,4 egin dute gora.
Kontsumo-ondasunek, oro har, % 7,3ko urte arteko hazkundea izan dute, eta horrek Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren (elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, besteak beste) % 9,3ko eta kontsumo-ondasun iraunkorren (etxeko tresnen eta altzarien fabrikazioa) % 0,7ko gehikuntzak eragin ditu.
Tarteko ondasunek, bestalde, % 3,9 egin dute gora. Azken sektore horretan sartzen dira metalurgiako eta produktu metalikoen fabrikazioko jarduerak, industria kimikoa, eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.