ELAk ontzat eman du patronalaren proposamena eta, Gipuzkoako Eraikuntzaren hitzarmena sinatuko du
Gipuzkoako Eraikuntza sektorerako hitzarmena sinatuko du ELAk astelehen honetan langile batzordearen gehiengo zabalak ontzat eman baitu patronalak egindako azken proposamena.
Sindikatuaren ustez, proposamen horrek "oso alderdi positiboak" jasotzen ditu eta "erakunde honek [ELAk] hasieratik planteatutako helburuei erantzuten die, hala nola KPIa bermatzea, lanaldia-murriztea edo hitzarmena bera blindatzea".
ELAk Donostian emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, hitzarmenaren edukiek hiru urteko indarraldia dute (2022-24). Akordioari esker, 2022an % 4 igoko dira soldatak, 2023an KPI + % 1,25 eta 2024an KPI + % 1,25. Halaber, lanaldia 6 ordu murriztuko da.
Lizentzietan ere hobekuntzak aurreikusten ditu, besteak beste, 16ra igo dituzte laguntzagatiko orduak, eta ospitaleratzerik gabeko ebakuntzagatiko zaintzetarako bi eguneko eskubidea gehitu da. Era berean, heriotzagatiko, erabateko ezintasun iraunkorragatiko eta ezintasun iraunkor osoagatiko kalte-ordainak 150.000 euroraino igoko dira.
Horrez gain, in itinere istripua izan eta aldi baterako ezintasuna duten pertsonek soldataren % 100 kobratuko dute bajaren lehen egunetik aurrera, eta obra-kontratuaren amaieragatiko kalte-ordainak soldata osoaren % 7 izatera igaroko dira.
Gaueko lanaren osagarria oinarrizko soldataren % 25 izango da, eta lan-egutegia behar bezala aplikatzen dela bermatzeko hobekuntzak gehitzen dira, ordutegi-erregistroa gehiago kontrolatuz. Gainera, obra bakoitzeko prebentzio-baliabideak gutxienez obra-arduradunaren kategoria izan beharko du bere lana behar bezala egin ahal izateko.
Era berean, hitzarmena aplikatzeko lehentasuna gehitu da, estatukoaren aldean, eta hobetu egin da hitzarmena aplikatzeko bermearen egungo 48. artikulua; halaber, hitzarmenak aurreraeragin mugagabearekin eta hitzarmena alde bakarretik ez aplikatzea saihesten duen klausularekin jarraituko da.
Patronalarekin astearte honetan sinatuko da hitzarmena, Lan Harremanen Kontseiluaren (PRECO) Donostiako egoitzan egingo den bileran.
ELAk, sektorean % 72ko ordezkaritza duen sindikatuak "prekarietaterik gabeko sektore bat" eskatu du, baita "obrak lizitatu eta esleitzen direnean hitzarmena aplikatzea eta laneko segurtasun eta osasun arauak errespetatzea" ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.