Amundarain: "Emaitza honekin, Gasteizko plantarako aurreikusitako inbertsioa gertuago dago"
Mercedes-Benz konpainiak Gasteizen duen lantegiko beharginen gehiengoak, zehazki % 57k (2.601 pertsona), babestu du lan hitzarmena berritzeko CCOO, UGT, Ekintza eta PIM sindikatuek zuzendaritzarekin erdietsitako aurreakordioa.
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Mikel Amundarain Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea pozik agertu da albistearekin. Horren hitzetan, "emaitza honekin, Gasteizko plantarako aurreikusitako inbertsioa gertuago dago". "Urrats oso garrantzitsua da, ez bakarrik Mercedes-Benzen Arabako plantarentzat, baita Gasteiz eta EAE osoarentzat ere", gaineratu du.
Sailburuordearen hitzetan, konpainia alemaniarrak iragarri zuen 1.200 euroko inbertsioa "estrategikoa da Gasteizko plantaren epe ertain eta luzeko posizionamenduari begira". Horregatik, "lehen posizio onean bazegoen inbertsioa jasotzeko, orain are hobeto kokatuta dago Arabako lantegia".
Halaber, erreferendumean izandako parte-hartze altua —% 94— nabarmendu du Amundarainek, "langileek proiektuarekiko duten konpromisoaren adierazle argia" delakoan, eta egungo "ziurgabetasun egoeran" halako akordioak lortzearen garrantzian jarri du azpimarra. Horrek guztiak, gaineratu du, "proiektuak aurrera ateratzeko hain beharrezkoa den lan-harremanen egonkortasuna" bermatzen du.
Jaurlaritzak ziurtatu duenez, konpainiaren Alemaniako zuzendaritza nagusiarekin etengabeko komunikazioa du, eta bertara egindako azken bisitan argi ikusi omen zuten "Mercedes-Benzek bere estrategiaren ardatzean kokatzen duela Gasteizko planta epe luzera".
EAEko enpresa handiena da Gasteizko Mercedes, eta 5.000 bat langile ditu. Horrez gain, beste 30.000 zeharkako lanpostu sustengatzen ditu. Atzo babestutako dokumentuaren arabera, % 6ko soldata igoera izango dute aurten, eta % 2,25eko igoerak 2023tik 2026ra bitartean. Horrez gain, ez dute "seigarren gaurik" izango.
Bestalde, errelebo-kontratuen bidez 250 behargin baino gehiago erretiratzea aurreikusten du, hori bai, baldintzak betetzen dituzten langileentzat. Era berean, aldi baterako 400 kontratu mugagabe bihurtzea planteatzen du, horietako 150, hitzarmena sinatzean.
Gainera, helburuen araberako ordainsariak adostu dituzte; urtean 200.000 ibilgailu baino gehiago ekoitziz gero, 500 euro; eta 2.250 euroko beste ordainsari bat, emaitzen eta adierazle batzuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.