Gasa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak ez du onartuko gasaren kontsumoa % 15 murriztea, neurrigabea dela iritzita

Termostato bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Espainiako Gobernuak ez du onartuko gasaren kontsumoa % 15 murriztea, neurrigabea dela iritzita
Teresa Ribera presidenteordeak dio industriak ez duela murriztu beharko gasaren erabilera, ezta herritarrek ere. Hori bai, ahalegina eskatu die kontsumo arrazionala egiteko. Harrituta ageri da Europar Batzordeak galdetu gabe hartu duelako erabakia.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X