Familia zaurgarriei bideratutako 200 euroko laguntza dagoeneko eska daiteke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoeran dauden familiei laguntzeko, Espainiako Gobernuak 11/2022 Errege Dekretuaren bidez onartutako 200 euroko dirulaguntza eska daiteke dagoeneko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Zuzeneko laguntza izango da, eta eskaria foru ogasunen egoitza elektronikoen bidez egin behar da, dagoeneko eskuragarri dagoen inprimaki bat beteta. EAEn erroldatuta egon behar da laguntza jaso ahal izateko, eta Errege Dekretuan jasotako baldintzak betetzea nahitaezkoa da; besteak beste, familia unitate eskatzailearen 2021eko errentak 14.000 euro baino gutxiagokoa izan behar du, eta unitate horrek ezingo ditu izan 43.196,40 euro baino gehiago ondasunetan, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.
Besteen kontura lanean ari diren soldatapeko langileei, autonomoei edo langabezian daudenei zuzenduta dago, eta ez da bateragarria egoera zaurgarrian dauden pertsonei ematen zaizkien beste dirulaguntza batzuekin. Hala, ezingo dute eskatu Bizitzeko Gutxieneko Dirusarrera, Dirusarrerak Bermatzeko Errenta eta Gizarte Segurantzaren edo Estatuko Klase Pasiboen araubide orokorreko eta araubide berezietako pentsioak jasotzen dituztenek.
Hemen, aldundi bakoitzaren eskabide orrietara loturak:
Hauek dira 11/2022 Errege Dekretuan krisiari aurre egiteko jasotako neurriak:
Zure interesekoa izan daiteke
Sidenorren arabera, Poliziak aurkitutako dokumentuak ez du esan nahi saldutako altzairua obusak egiteko erabili zela
Siderurgia enpresak ohar bidez nabarmendu duenez, Israelgo enpresak obusak egiteak eta dokumentuan obusen erreferentzia agertzeak ez du inondik inora esan nahi Sidenorrek saldutako altzairua horretarako erabili zela.
Tasa turistikoa 2027tik aurrera "Euskadi osoan" ezarriko dela aurreikusi du Hurtadok
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak azaldu duenez, Batzar Nagusiek uda baino lehen onar dezakete araua, baina ez da berehala ezarriko, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako beren legedira egokitzeko.
Nafarroako Accionaren buru ohiak ukatu egin du Koldorekin "obra publikoetarako" harremanik izan izana
Bien arteko harremana "adiskidetasunezkoa" dela azaldu du, berarekin Nafarroako Geoalcali proiektuan lan egin ondoren.
Sidenorren zuzendari batek bazekien Israelera esportatutako altzairua obusak egiteko zela
Polizia Nazionalak Sidenorren Basauriko egoitzan aurkitutako dokumentu batek informazio hori jasotzen du, Palestinako okupazioaren aurkako elkartasun sareak (RESCOP) elkarteak jakinarazi duenez.
Iberdrolak errekorra lortu du, 2025ean 6.285 milioiko irabaziak lortu baititu, 14.460 milioiko inbertsioek bultzatuta
Jakinarazitako ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 16.592,4 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 1,5 apalagoa. Erresuma Batuan kontagailu adimendunak saltzeagatiko gainbalioa, 2024an Mexikon egindako negozioak ekarritakoa eta Estatu Batuetan igarotako kostuen aintzatespena kenduta, 2025eko Ebitda doitua 15.684,4 milioi eurora iritsi zen, 2024an baino % 3,1 altuagoa, sareen negozioan izandako jarduera onari esker.
Albiste izango dira: EITB Dataren txostena inbertsio funtsei buruz, 1981eko estatu kolpe saiakerako dokumentuen desklasifikazioa eta Iberdrolaren emaitzak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Euskadik eta Nafarroak Estatuko funtsen % 8 biltzen dituzte, eta haien inbertsio-pisua indartu dute
EITB Dataren datuen arabera, inbertsio kolektiboko funts eta sozietateen kopurua 94 entitatekoa da, eta Estatuko finantza-sisteman duten eginkizuna indartzen du.
Fondoak hazi egin dira, eta EAEko enpresen % 10etan daude dagoeneko
EITB Dataren arabera, Euskadi eta Nafarroako 209 konpainiak kapital pribatuko partaidetza dute; gehienak, Estatukoak.
Angulas Aguinagatik hasi eta ITP Aero eta Iberdrolara arte, inbertsio-funtsen argazkia euskal enpresetan
Tresna horiek finantziazioa eta aholkularitza ematen dute hainbat urtez, eta Iberdrola, ITP Aero eta Angulas Aguinaga konpainietan parte hartzen dute, besteak beste.
Etxe bakoitzeko alokairua ordaintzeko bi gizarte-laguntza jaso ahal izango dira gehienez
Euskadiko udalen ordainketaren finantzazioa aldatuta, udalerriek urte hasieratik laguntzak ematen hasteko aukera izango dute.