Airbusek Euskadin I+G+bko jarduerak garatzeko aukera aztertuko du
Eusko Jaurlaritzak eta Airbusek elkar ulertzeko memorandum bat sinatu dute gaur, asteazkena. Horren bidez, konpainia aeronautikoak Euskadin I+G+bko jarduerak garatzeko aukera aztertzeko konpromisoa hartu du.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Alberto Gutierrez Airbuseko CEO eta Euskadin konpainiako presidenteak sinatu dute akordioa Getafen (Madril). Akordio horren bidez, bi aldeek konpromisoa hartu dute bi arlo estrategikotan batera lan egiteko: jasangarritasuna eta digitalizazioa.
Lau urteko iraupena duen memorandum horren bidez, Airbusek Euskadin I+G+bko jarduerak garatzeko aukera aztertuko du, aireontzien elektrifikazioaren, ekoizpen-prozesuen digitalizazioaren eta konektagarritasunaren, produktu eta sistema espazialen garapenaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta langile guztien trebakuntzaren inguruan.
Era berean, bere industria-ekimenei erantzuteko, Airbus Helicopters España, S.A.U.k EAEko tokiko industria-gaitasunak zundatzeko asmoa du, ahal den neurrian hornidura-katea hobetzeko, bai kostuetan, bai produkzioaren erabilgarritasun- eta kalitate-denboretan.
Komunikatu batean azaldu duenez, Ekonomiaren Garapen Sailak lehentasunezkotzat jotzen du tokiko produkzio-egitura indartzea eta egokitzea, euskal sektore aeroespaziala garatzen laguntzeko, trantsizio teknologiko-digitalen eta energetiko-klimatikoaren ildotik, eta pixkanaka deskarbonizatzeko bidean aurrera egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk greba orokorra deituko du
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako