Argindarraren prezioa % 12 jaitsiko da ostegunean, megawatt ordua 208,96 eurora arte
Argindarra % 12 jaitsiko da ostegun honetan, 208,96 eurora arte megawatt ordua (MWh), uztaileko eta abuztuko preziorik baxuena, handizkako edo "pool" merkatuko enkantearen emaitzen arabera, eta Espainiako Gobernuak onartu eta ekainaren 15ean indarrean sartu zen gasari egin beharreko topea ezarri ostean.
Prezio hori ekainaren 30etik izan den baxuena da, eta bosgarren jaitsiera jarraitua da. Errusiak Ukraina inbaditu eta ia bi astera, martxoaren 8an 544,98 euro/MWh-eko prezioarekin goia jo zuenetik % 62 jaitsi da prezioa.
Jaitsierak jaitsiera, eta mugak muga, kontsumitzaileek duela urtebete halako bi ordainduko dute bihar argindar MWh-a.
OMIE merkatu elektrikoko operadorearen eta Gasen Merkatu Iberikoaren (Mibgas) datuen arabera, argindarraren handizkako prezioa (tarifa arautua duten kontsumitzaileek ordaintzen dutena) elektrizitatea sortzeko gasaren mugarik ez balego baino 140 euro txikiagoa izango da, kasu horretan 348,22 eurokoa bailitzateke prezioa.
Europak pairatzen duen energia-ezegonkortasunak markatutako testuinguru batean, elektrizitateak oso balio altuetan jarraitzen du kontinenteko ekonomia nagusietan. Bihar, oro har, 550 euro/MWh-ko muga gaindituko dute Europan.
Zehazki, Alemanian 563,76 euro/MWh-ko batez besteko prezioa izango da, eta Frantzian, berriz, 553,62 euro/MWh-koa.
Italian, berriz, prezioa 549,06 euro/MWh-koa izango da, eta Erresuma Batuan 397,99 libera/MWh-koa (473 euro inguru).
Portugalen, "salbuespen iberikoa" deritzonaren arabera, gasari muga jartzen zaionez, enkantearen prezioa Espainiako bera izango da, merkatua partekatzen baitute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.