Igor Arroyo: "LABek ez du sinatuko langileen erosteko ahalmena bermatzen ez duen hitzarmenik"
LABek "ez du sinatuko langileen erosteko ahalmena bermatzen ez duen hitzarmenik", Igor Arroyo sindikatuko koordinatzaile nagusiak asteazken honetan Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez. Arroyok KPIaren igoerarekin lotzen du berme hori, baina, nolanahi ere, zehaztu du hainbat modu egon litezkeela ziurtatzeko, enpresaren tamaina eta baldintzak kontuan izanik. Gainera, Lan Arriskuak Prebenitzeko Legea erabat betetzeko baliabideak galdegin ditu.
Testuinguru honetan, Arroyok gogora ekarri du nola, 2011tik, langile bakoitzak 6.000 euro galdu dituela, batez beste, erosteko ahalmenari dagokionez: "lehenik, esan ziguten Lehman Brothersen porrotagatik zela; gero, pandemia argudiatu zuten; eta, azkenik, Ukrainako gerragatik dela diote", adierazi du. Koordinatzaile nagusi laguntzaileak, baina, deitoratu du politika publikoek gero eta gehiago pobretzen dituztela langileak, aberastasuna banatu beharrean.
Arroyoren esanetan, LABek zazpi hitzarmen probintzial hitzartu ditu uztailean eta abuztuan, eta nabarmendu du lehentasuna dela "langileen erosteko ahalmena bermatzea". Akordioak, baina, "zentzuzkoak" izan behar dira, "agian desberdinak enpresa nolakoa den kontuan izanik"; alegia, ez da berdina egoera enpresa multinazional baten kasuan eta tamaina txikiagoa duen enpresa batean: "Zergatik enpresa handi batzuek mozkinak dituzte eta soldata- igoera ez da parekoa?", salatu du.
KPIaren igoerarekin lotzen duen soldata-igoera hori, Arroyok azaldu du beharrezkoa dela zehaztea nola egin ahal den kasu bakoitzean: "Izan daiteke urtez urte, edo beste modu batzuetan", esan du, eta berretsi du LABek ez duela sinatuko hitzarmenik "ez bada indarraldiaren amaieran bermatzen dutela langileen erosteko ahalmena".
Lan Arriskua Prebenitzeko Legea
Igor Arroyoren aurreikuspena da urte politikoaren hasiera "gogorra" izatea, eta Lan Arriskuak Prebenitzeko Legea izan du hizpide; gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzak du eskumena arlo horretan, eta ezinbestekoa da horrek baliabide guztiak erabiltzea legea betetzeko, eta ikuskapenak indartzeko: "Hainbat lan-istriputan errepikatzen den eredu bat ikusten dugu, alegia, biktimak azpikontratatutako langileak direla, edo kontratu prekarioak dituztela; beraz, aukera zegoen istripu horiek saihesteko", azpimarratu du. Koordinatzaile nagusiaren iritziz, Jaurlaritzak zehaztu beharko luke "zer egingo duen, zein neurri abiatuko dituen", ikuskapenei dagokienez.
Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiaren esanetan, "LAB EH Bilduren ildo politiko beretik aritzen da", baina Arroyok ukatu egin du hori, eta aldarrikatu du bera kidea den sindikatua autonomia dela. LABen eta ELAren arteko adostasun-mailaz, onartu du ez dagoela "akordio orokorrik", baina "lankidetza sindikala egon badago; izan ere, langileak haserre daude, erosteko ahalmena galdu baitute, eta, hortaz, mobilizazioak eta grebak daude", azken hamar urteotan baino gehiago, esan duenez: "Horretan, bat egiten dugu, enpresa- eta sektore-mailan", esan du.
LABek helegitea aurkeztuko du, Osakidetzako lan-eskaintzaren publikoaren ikerketa ez luzatzeko autoaren aurka, eta hizpide izan du hori ere Arroyok; sindikatuko zerbitzu juridikoak "lanean daude", helegite horretan. "Ez dugu ulertzen" erabaki hori, esan du, "oraindik gauzatu ez diren hainbat jarduera ditugulako".
Koordinatzaile nagusia, horrez gain, Nafarroako eta EAEko suhiltzaileen aldarrikapenaz mintzatu da; hain zuzen ere, suhiltzaileek eskatu dute baso-suteen aurka borrokatze aldera, aireko baliabidea izatea, eta lanak espezifikoagoak eta espezializatuagoak izan daitezela: "Zerbitzu publikoetan, ez dago ahalik eta bitarteko gutxien baliatzerik", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" eta "sektoretik urruntzea" salatu du. Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ez ohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborrak % 3 gainditu du lehen aldiz 2024ko irailetik, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, eta ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.