Ospitalean zendu da Iturenen larri zauritutako langilea
Ostiralean lau metroko altuera batetik amilduta Iturenen (Nafarroan) larri zauritu zen 44 urteko langilea hil egin da, sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez. Urtea hasi zenetik, 56 langile zendu dira Euskal Herrian, ELA sindikatuak egindako kontaketaren arabera. Foru Erkidegoan bakarrik, 11 dira lan ezbeharrean hildakoak, Nafarroako UGTren hitzetan (13 direla dio ELAk).
Ezbeharra ostiral goizean jazo zen. Sortzez Donamariakoa zen gizonezkoa balkoi baten toldoa jartzen ari zen, eta argitu gabeko arrazoiak tarteko, erori egin zen. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, larri baina bere kordean zela. Zainketa Berezien Unitatean ingresatu zuten, eta atzo hil zen.
Ohar batean, Nafarroako UGTren Industria, Eraikuntza eta Nekazaritzako Federazioak heriotza hori deitoratu du, baita Olaztin joan den astean gertatutakoa ere, eta doluminak helarazi dizkie senitarteko eta lagunei. Sindikatuaren arabera, bi heriotzek agerian utzi dute "premiazkoa dela segurtasun eta lan osasun eremuko baldintzak hobetzea, prebentzioaren inguruko informazioa hobetzea eta Lan Ikuskaritzako bitartekoak indartzea". "Lan heriotzek botere publikoen lehen mailako gai sozial eta politikoa izan behar dute".
Beste ohar batean, ELA sindikatuak patronalari eta Lan Ikuskaritzari egin die dei "ezbehar tasa geldiaraztea erantzukizun kontua izateaz gain, borondate kontua ere" badelako. Horren ustez, "zoritxarrez, patronalak eta Gobernuak ez dute benetako borondaterik erakusten neurriak hartzeko eta egoera aldatzeko". Enpresen kontura, ELAk dio enpresek lehentasuna ematen diotela "produkzioari arriskuak murrizteari baino, eta merkeagoa ateratzen zaie Legea ez betetzea, prestakuntzan, segurtasun prozeduretan
eta babes ekipamenduetan inbertitzea baino". Ikuskaritzari buruz honakoa salatu du sindikatu abertzaleak: "Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua ia kolapsatuta dago, eta Lan Ikuskaritza, berriz, 15 pertsonako plantillarekin eta Estatuaren mende, zer esanik ez".
LABek, bere aldetik, jakinarazi du Iturengo kasuan langilea autonomoa zela, eta salatu du "lan osasuneko araudiak ez duela babesten". Sindikatu horren arabera, baimendutako altuera bikoiztuz eskuko eskilara bat erabiliaz ari zelarik erorita gertatu zen ezbeharra. Ildo horretan, Nafarroako Gobernuari autonomoak ere babesteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu dio, "autonomoak ezin direlako babesik gabe utzi".
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.