Erosketa saskia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getxo da erosketak egitean gutxien aurrezteko aukera ematen duen Estatuko bigarren hiria

OCUk urtero egiten duen txostenaren arabera, Bizkaiko udalerriko supermerkatuek 601 euro aurrezteko aukera ematen dute. Espainiako Estatuko batez bestekoa 1.000 euro ingurukoa da. Erosketa orga % 15,2 garestitu da, 34 urtean izandako prezioen igoera handiena.
Grafikoa: EITB Media
Grafikoa: EITB Media

Beste urte batez, Getxo (Bizkaia) da erosketa saskia betetzeko orduan aurrezteko aukera txikiena ematen duen Estatu espainiarreko bigarren hiria, OCU Espainiako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeak urtero egiten duen txostenaren arabera. Udalerri bizkaitarreko supermerkatuetan erosita, gehienez 601 euro aurreztuko du kontsumitzaileak; Espainiako Estatuko batez besteko aurrezpena 994 eurokoa da, iaz baino % 7,3 gutxiago.

Inflazio handiaren testuinguruan, erosketa saskia betetzea zenbat kostatzen den aztertu du kontsumitzaileen elkarteak, eta, ,horretarako 65 hiritako eta Interneteko 1.180 supermerkatuetako prezioak xehatu ditu.

Ondorioztatu dutenez, supermerkatu kate guztiek igo dituzte prezioak, eta, hala, zailagoa da aurreztea, "oraindik posible bada ere". OCUren esanetan, 2021eko maiatzetik aurtengo maiatzera % 15,2 garestitu da erosketa orga, txostena egiten dutenetik (1988an hasi ziren) izandako hazkunderik handiena. Ileana Izverniceanu OCUren komunikazio eta erakundeekiko harremanen zuzendariak prentsaurrekoan azaldu duenez, litekeena da igoera hori "gaurkotuta ez" egotea, azken lau hilabeteetan prezioek gora egiten jarraitu dutelako. OCUk azterketa txiki bat egin du maiatzetik irailera Bartzelonako eta Madrilgo hainbat dendetako salneurriak aztertuta, eta % 1eko igoerak antzeman ditu. Are gehiago, kontsumitzaileen elkarteak ohartarazi du "muga jartzen ez bazaio" prezioek gora egiten jarraituko dutela.

Hiri garestienak Hiri garestienak

Aurretik ere egon da Getxo erosketa egiteko hiri garestienen artean —iaz ere, bigarren tokian izan zen, Las Palmasen (Kanaria Handikoa) atzetik—. Aurten, Cartagena (Murtzia) izan da hiririk garestiena: han, gehienez, 618 euro aurrez daitezke. Ifrentzuan, erosketa saski merkeena egiteko aukera ematen dute Madrilek (saltokia ondo aukeratuta, 3.529 eurora arte aurrez dezake kontsumitzaileak) edota online saltokiek (2.309 euro artekoak).

Supermerkatu kateei erreparatuta, OCUk azalarazi du denda guztiek garestitu dituztela euren prezioak, batez beste % 10-15eko igoerekin. Dena dela, bada prezioak langa horretatik gora igo duenik ere: multzo horretan daude DIA (% 15-17ko igoerekin) eta Mercadona (% 16,1). BM Urban (Uvesco Taldea) igoera txikiena egin duen kateen artean dago: % 8,8 egin dute bere prezioek gora, KPIaren igoera bertsuarekin. Eroski Center eta Eroski City saltokien igoerak % 10etik gora daude.

Ekilore olioaren prezioak % 118 egin du gora

OCUren arabera, azken urtean, erosketa saskiko produktuen % 95 garestitu dira, eta 12 produktutan bakarrik nabaritu dituzte "merkatze txikiak". 

Gehien garestitu diren produktuen artean honakoak daude: ekilore olioa (% 118), madalenak eta margarina (% 75), platanoak (% 64), pasta (% 56), oliba olioa (% 53), irina (% 50etik gora) eta arrautzak (% 47). OCUk ohartarazi duenez, ekilore olioaren garestitzea ez da "Ukrainako gerraren ondorioz bakarrik gertatu", eta 2021eko udatik igotzen ari dela zehaztu dute. 

12 produktu merkeago topatu dituzte aurten. Hala nola, txanpua (batez beste % 5 jaitsi da prezioa), ahuakatea (% 10 inguru) eta kiwia (% 6).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X