PREBISIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2023rako hazkunde aurreikuspena % 1,4ra jaitsi du Espainiako Bankuak

Pandemia aurreko maila 2024an berreskuratuo dela aurreikusi du Espainiako Bankuak. Aurtengo urtearen itxierarako, berriz, lau hamarren (% 4,1etik %4,5era) igo du hazkunde aurreikuspena, batez ere, lehen sehilekoan enpleguak izandako bilakaera onaren ondorioz.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Jarduera ekonomikoa okerrera egiten ari dela berretsi dute, gaur, Espainiako Bankuak zabaldutako datuek: 2023rako hazkunde aurreikuspena % 1,4ra jaitsi du, eta inflazioaren tasa % 5,6ra igo —ekainean aurreikusitakoa baino 3 puntu gehiago—, batik bat, energiaren prezioaren gorakadak eraginda.

Datorren urterako Barne Produktu Gordina uste baino gutxiago haztearen arrazoien artean, ondorengoak nabarmendu ditu Banku Zentralak, gaur zabaldutako txostenean: inflazio altua, finantzazio baldintzen okertzea, ziurgabetasuna areagotzea eta oro har eskariak behera egitea. Pandemia aurreko maila 2024an berreskuratuko dela aurreikusi du erakunde horrek, ekainean iragarritakoa baino sei hilabete beranduago.

Bien bitartean, aurtengo urtearen itxierarako lau hamarren (% 4,1etik % 4,5era) igo du hazkunde aurreikuspena, batez ere, lehen sehilekoan enpleguak izandako bilakaera onaren ondorioz. Hazkunde apal horren atzean Ukrainako gerra lehertu ondotik "zerbitzu turistikoek utzitako datu onak" leudeke, egindako proiekzio makroekonomikoen arabera.

Inflazio tasari dagokionez, berriz, ekainean egindako aurreikuspenaren gainetik kokatu ditu Banku Zentralak datozen bi urteotako tasak: % 8,7, 2022an; % 5,6, 2023an; eta % 1,9, 2024an. Bilakaera horren eragileen artean ere, prezioen gorakada eta euroaren balio-galtzea egongo lirateke.

Dena dela, txostenaren egileek aitortu dutenez, ziurgabetasun egoera betean eginda daude aurreikuspenak, eta agertokia oso aldakorra izanda, gaur plazaratutako datuok gorabehera asko izan ditzakete.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X