IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Mondragon Taldea, G20aren goi bilera eta urriko inflazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
ulma_eitb_pantailazoa
ulma_eitb_pantailazoa

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Mondragon Taldea: Mondragon Taldeak urteroko batzarra egingo du gaur, ULMAren eta Oronaren balizko irteerek baldintzatuta. Azken horiek aurreratu dute ez direla batzarrean egongo. Ez da izango lehen aldia, baina talde barruko desadostasunak inoiz baino ageriago geratuko dira horrela.

G20aren goi bilera:  G20ko buruzagi gehienak Balira (Indonesia) iritsi dira, gaur-biharretan deituta dagoen goi bileran parte hartzeko. Vladimir Putin Errusiako presidenteak, aldiz, ez du hitzorduan parte hartuko.

- Urriko inflazioa: Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur argitaratutako urriko inflazio datua. Iraileko urte arteko inflazioa % 8,9koa izan zen Espainiako Estatuan, eta hiru hilabetean lehen aldiz, % 10eko langatik behera gelditu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X