IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Urkulluri elkarrizketa EITBn, Osakidetza Legebiltzarrean eta Maialen Lujanbio, txapeldun

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Urkullu Cinturón de Hierro
Urkullu Cinturón de Hierro

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Urkulluri elkarrizketa EITBn: Odei Esnaola eta Iñaki Guridi kazetariek Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatuko dute astelehen honetan zuzenean, ETB1eko "Egun On Euskadi" saioan eta Euskadi Irratiko "Faktoria"n, karguaren zina egin zuenetik hamar urte bete direnean.

-Osakidetza, Legebiltzarrean: Donostialdeko ESI Erakunde Sanitario Integratuan izandako kargugabetzeen eta dimisioen ondotik, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gaur emango ditu azalpenak Eusko Legebiltzarrean.

- Maialen Lujanbio, txapeldun: Maialen Lujanbiok irabazi du 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia eta hirugarren txapela eraman zuen etxera,  atzo Iruñeako Nafarroa Arenan izan zen saioan 2.240 puntu batuta. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X