Autoen salmenta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2022an matrikulazioek % 11,2 egin zuten behera EAEn eta % 12,4 Nafarroan

Abenduan ibilgailuak kontzesionarioetara eramateko izan ziren garraio arazoengatik jaitsi da hainbeste autoen salmenta.
Matrikulazioek % 5,4 egin zuten behera 2022an, 814.000 ibilgailu gutxiago salduta
Matrikulazioek % 5,4 egin zuten behera 2022an, 814.000 ibilgailu gutxiago salduta

813.396 auto eta lur orotako ibilgailu saldu zituzten Espainian 2022an, aurreko urtean baino % 5,4 gutxiago. Horrek esan nahi du kontzesionarioek ez dituztela aurreikuspenak bete, 830.000 unitate saltzea espero baitzuten.

Anfac, Faconauto eta Ganyam elkarteen arabera, abenduan ibilgailuak kontzesionarioetara eramateko izan ziren garraio arazoengatik jaitsi da hainbeste autoen salmenta. "Milaka ibilgailu" geldirik geratu dira, salmenta puntuetara iritsi ezinik. Ondorioz, bezeroek uste baino beranduago jasoko dituzte autoak.

Hain zuzen ere, 73.927 auto saldu zituzten abenduan. Iaz, hilabete berean, % 14,1 handiagoa izan zen salmenta.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 21.948 auto saldu zituzten, horietatik 2191 abenduan; Nafarroan, berriz, 6.329, horietatik 635 abenduan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X