2022an lau milioi bisitariein langa gaindituta, indarberrituta dago Euskadiko turismoa
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak 2022ko Euskadiko turismoaren balantzea egin du gaur, eta 2022a "Euskadiko turismoaren susperraldiaren urtea" izan dela esan du, lehen aldiz 4 milioi bisitatik gora izan baitira urtebetean.
Abenduko datu ofizialen faltan, Euskadiko turismoa % 10 hazi da urtarriletik azarora, 2019ko aldi berarekin alderatuta. Nabarmentzekoa da nazioarteko turismoaren susperraldia, % 11,8ko hazkundearekin, hain zuzen, pandemian gehien ahuldu zen turismoa, udan % 34ko jaitsierarekin.
Sailburuak pandemiako garai latzak ekarri ditu gogora, eta "euskal turismoaren sektorearen indarra, profesionalen ahalegina eta gure turismoa babesten eta suspertzen jarraitzeko egindako apustua" nabarmendu ditu. "Gure profesionalez harro gaude egin duten lan handiagatik, eta turismo jasangarriaren alde egiten jarraitu behar dugula argi daukagu, modu iraunkorrean eta orekatuan hazten jarraitzeko", gaineratu du Hurtadok.
Urtarrilaren 18tik 22ra Madrilen egingo den nazioarteko turismo azokan Euskadiren parte-hartzea nolakoa izango den zehaztu du gaur sailburuak. Sailburuarekin batera, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Daniel Solana izan da, eta bost egunetan zehar egingo diren jardueren eta aurkezpenen xehetasunak ere eman ditu.
Euskadik 900 metro koadroko stand bat izango du, zeina eskaintza turistiko zabal baten erakusleiho izango den eta gastronomia izango duen gai nagusitzat: "Standak diseinu berri bat du, antzoki baten modukoa, gastronomiaren agertoki handi bihurtua. Bertan, gure gastronomiaren indarra eta 2023rako distantzia luzeko merkatuak berreskuratzeko apustuak uztartzen dira, Frantziako Tourrak Euskaditik izango duen irteerari lehentasunezko leku bat emanez. Tourra nazioarteko aurkezpen-txartel garrantzitsuenetako bat izango da Euskadirentzat, eta gune berezi bat izango du horretarako standean".
Era berean, jakinarazi du edizio honetan Euskadik Helmuga Turistiko Adimendunen (DTI) aipamena jasoko dutela Goierriko, Uribeko eta Arabar Errioxako eskualdeek. "Aitzindariak izan gara DTI metodologia udalerrietatik eskualdeetara egokitzen, Turismoko Estatu Idazkaritzarekin batera. Horrela, metodologia hori ezarri nahi duten beste autonomia-erkidego batzuen eredu izango gara. 2023an beste bost eskualderekin jarraituko dugu horretarako lanean", aurreratu du.
Gainera, Euskadik Udalaz Gaindiko Administrazio Publiko Onenaren saria jasoko du SICTED kalitate-sistemen aplikazioan, Turismoko Estatu Idazkaritzaren eskutik. "Euskadik gure sektorearen kalitatearen, jasangarritasunaren eta lehiakortasunaren alde egindako lanaren adibideetako batzuk dira. Aitzindari bihurtu gaituzte eta Fitur 2023 ekimenaren edizio honetan islatu nahi ditu".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.