Kategoria bereko bi lanposturen arteko soldata arrakala % 90ekoa izan daiteke eta gizonek ia bikoitza irabazi
LAB sindikatuak salatu duenez, kategoria berekoak diren bi lanen arteko soldata arrakala % 90erainokoa izan daiteke eta gizonek emakumeen bikoitza inguru irabaz dezakete Euskal Herrian.
Sindikatuak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Donostian, generoagatiko soldata arrakalaren inguruan egin duen azterketa aurkezteko. Zehazki, hainbat lan hitzarmenen arteko alderaketa egin du LABek, kategoria bereko lanak, maskulinizatuak batzuk eta feminizatuak besteak. Batetik, eraikuntza, metalgintza eta kale garbiketa (sektore maskulinizatuak); bestetik, elikagaigintza merkataritza, helduen egoitzak eta aretoetako garbitzaileak (feminizatuak). Datuek erakusten dute sektore maskulinizatuetako soldatak feminizatuetakoak baino % 90 handiagoak ere izan daitezkeela.
Maddi Isasi LABeko idazkari feministak adibide konkretu batekin azaldu du: "Gipuzkoako eraikuntzako biltegiko peoiak helduen egoitzetako kategoria bereko langilearen soldata baino % 90,30 gehiago kobratzen du. Beraz, parekoak diren bi lanetan, gizonezkoak emakumezkoaren aldean ia soldata bikoitza dauka".
Halaber, gizonek batez beste emakumeek baino 6.200 euro gehiago (% 23) irabazten dituzte.
Isasik gaineratu duenez, horrek ez du esan nahi sektore maskulinizatuetako soldatak "oso altuak" direnik, sektore feminizatuetako soldatak "oso-oso baxuak" direla baizik. Beste datu bat ere eman du: beren lan baldintzak lan hitzarmenetik kanpo dituzten lau langiletik hiru emakumezkoak dira.
Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorraren esanetan, emakumeek egiten dituzten lanak "debaluatuta" daude, "balio gutxiago ematen zaie". Horren salaketaren arabera, sistemaren beharrak asetzeko debaluatu izan da emakumearen lana, doan edo oso merke lan egin dezaten, eta gizarte osoak lortu du onura. Horren aburuz, zor patriarkala zuzentzeko eta ordaintzeko garaia heldu da, "esaterako pentsio arrakalarekin amaituz".
Halaber, soldata arrakalaren nazioarteko egunaren harira, sindikatuak mobilizazioak deitu ditu otsailaren 22an Bilbon (11:00etan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik Patronalarenera) eta Iruñean (11:30ean, Parlamentuaren aurrean).
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan hasiko dira sailburuak beren sailetako aurrekontuak Legebiltzarrean aurkezten
2026ko aurrekontuen egutegiaren arabera, osoko zuzenketen bilkura datorren abenduaren 9an egingo dute, eta Ogasun eta Aurrekontu Batzordeak landutako irizpena eztabaidatzeko osoko bilkura, abenduaren 23an.
Kamioilari bat zauritu da Taxoaren, deskargatzen ari zen metalezko fardel bat gainera erorita
59 urteko gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko kolpe ugarirekin. Larunbat honetan, lanean ari zela gertatu da istripua.
MasOrange osoa eskuratzeko akordio ez-loteslea iragarri du Orangek
Operazioa urte honen amaieran egitea aurreikusten du. Horrela, Euskaltel, MasOrangen integratuta dagoena, enpresa frantsesaren eskuetara igaroko da.
Dozenaka kamioik trafikoa oztopatu dute Iruñean, baldintza hobeak aldarrikatzeko
Tradisna elkarteak hilabeteak daramatza "fiskalitate justua", garraio astunari bidesarien kobrantza etetea edota azpiegiturak hobetzea aldarrikatzen.
Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzaren Itsasargiak abiatu ditu, Euskadi abangoardia zientifiko eta sozialeko Europako polo gisa sendotzeko
Berrikuntzaren Itsasargiak aurkeztu ditu, lehentasunak eta apustuak argitu, eta gizartean eta ekonomian eragina izango duten ezagutza aurreratuko proiektuak sustatzeko. Berrikuntza Funtsak 81 milioi euro izango ditu 2026an, eta % 6 handituko da urtero, 2030ean 103 milioi eurotik gorakoa izateko.
Angularen arrantza, bertan behera Euskadin
Erabakia bi txostenetan eta Arartekoaren ebazpen batean oinarritu da, aurreko kanpainan Euskadin 198,44 kilo angula arrantzatu ondoren.
Errenta aitorpena: urtea amaitu aurretik kontuan hartu beharrekoak
Datorren urteko errenta aitorpenerako oraindik hilabete asko geratzen bada ere, 2025eko ekitaldia amaitu aurretik, hainbat neurri har ditzakezu zergak arintzeko. Urtea amaitzeko bi hilabete falta direnean, Arkaitz Urdapilletarengana guri zenbait aholku eman dizkigu faktura fiskala murrizteko.
62 urteko gizon bat hil da Iturmendin, lan-istripu batean
Egurgilea mozketa lanak egiten ari zen Nafarroako herrian, Maugiaburu inguruan, eta adar bat gainera erorita zauritu da.
EAEk Espainiako Estatuari ordainduko dion Kupoa 1.532 milioikoa izango da 2026an, % 2,9 gehiago
2025ean 1.407 milioi euro ordaindu ditu guztira, baina ostegun honetan argitaratutako aurrekontuak kalkulatu du aurtengo azken likidazioa handiagoa izango dela, 1.700 milioikoa, hau da, aurreikusitakoa baino 293 milioi gehiago.
Europako Banku Zentralak interes-tasak % 2an mantendu ditu inflazioa egonkor dagoelako
EBZren Gobernu Kontseiluak, Florentzian bilduta, uste du "ekonomiak hazten jarraitu duela, nahiz eta nazioarteko ingurunea zaila izan".