Nola eskatu dezaket inflazioari aurre egiteko 200 euroko laguntza?
2022an 27.000 eurotik beherako diru sarrera gordinak izan zituztenek zabalik dute gaurdanik familia zaurgarriei zuzendutako 200 euroko laguntza jasotzeko epea, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak bere webgunean iragarri duenez. Martxoaren 31ra arte izango dute horretarako epea.
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi direnek dagokien erakundera jo beharko dute laguntza eske:
Arabako Foru Aldundiak ere badu prest formularioa. 2022an ohiko egoitza Araban zutenek soilik eska dezakete bertan laguntza. 10:00etarako 425 pertsonak egina zuten jada eskaria.
Bizkaian: Estatutik iritsitako diru laguntza bada ere, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu lurralde horretako eskaerak. 2022an ohiko egoitza Bizkaian zutenek soilik eska dezakete bertan laguntza. 09:00etarako 1.700 pertsonak egina zuten jada eskaria.
Gipuzkoan: Estatutik iritsitako diru laguntza bada ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zergabidea plataformaren bidez, kudeatzen ditu lurralde horretako eskaerak. 2022an ohiko egoitza Gipuzkoan zutenek soilik eska dezakete bertan laguntza. 10:00etarako 120 pertsonak egina zuten jada eskaria.
Nafarroan: Gobernuak argitaratu du dagoeneko laguntza eskatzeko formularioa. 2022an ohiko egoitza Nafarroan zutenek soilik eska dezakete laguntza.
Eskaera egiteko orduan arazoak dituztenek, Foru Ogasunaren bulegoetan jasoko dute arreta, aurretiko hitzordua hartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako Aldundia tasa turistikoa uda honetan indarrean jartzekotan dago
Foru Gobernuaren Kontseiluak aurreikusten du martxoaren 17an onartu dezakeela zerga arautuko duen lege-proiektua. Ondoren, Batzar Nagusietara eramango dute eztabaidatzeko eta, onartzen bada, udalerriak aplikatzen hasi ahal izango dira.
Absentismoa murrizteko negoziazio kolektiboan pizgarriak adostearen alde egin du Cebekek
Bizkaiko patronalak negoziazio kolektiboari "inposiziorik gabe" eta elkarrizketaren aldeko apustuarekin ekiteko deia egin du, eta hitzarmenetan absentismoaren eragina murriztea ahalbidetuko duten akordioak eta pizgarriak (ez dute zertan ekonomikoak izan) sartzea defendatu du.
2026rako pentsioen igoera onartu du Ministroen Kontseiluak, dekretu batean
Kotizaziopeko pentsioak % 2,7 igoko dira, gutxienekoak % 7 baino gehiago, eta familia-kargak dituzten alargunentzako pentsioak, kotizazio gabekoak eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera % 11,4 igoko dira. Igoera horiek lege-dekretu batean jaso dira, banandurik, eta azkenean "gizarte-ezkutua" deitutakotik bereizi da, eta Kongresuan onartuta, pentsiodunen erosahalmena bermatu nahi da.
Erregai sintetikoak ekoizteko Petronorren instalazioa 2027an egongo da martxan, 170 milioiko inbertsioarekin
Instalazioan erregai sintetikoak sortuko dira, hala nola diesela, SAFa eta nafta, gasolinaren osagai nagusia. Urtean 2.000 tona ekoizteko moduko planta izango da. Erregai horiek kamioiak, itsasontziak eta hegazkinak hornitzeko erabili ahal izango dira.
Iñaki Lopez Gandasegui hil da, Aernovaren sortzailea
Bermeotarra jaiotzez, ingeniari industriala zen, eta aeroegituren enpresa ezaguna sortu zuen. 2025era arte enpresa horren presidentea izan zen.
Langabeziak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian: 108.140 langabe EAEn eta 29.614 Foru Erkidegoan
706 lagun gehiago daude langabezian Euskadin, eta 131 gehiago Nafarroan, abenduarekin alderatuta, nahiz eta bi erkidegoek urtearteko beherakadari eutsi dioten.
Hernani, Tolosa eta Lezo etxebizitza-eremu tentsionatu izendatu dituzte
Izendapen horiekin, Euskadin dagoeneko 14 udalerri daude tentsionatuen zerrendan, eta litekeena da laster Arrasate, Zestoa, Pasaia eta Basauri ere gehitzea.
Bi greba egun deitu dituzte Amurrioko Tubos Reunidosen
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako beharginen batzordeak Bizkaiko egoitzan bildu dira, otsailaren 9an zuzendaritzarekin egingo den lehen bileraren aurretik jarrera bateratua finkatzeko. Negoziazio mahaiko ordezkaritza adostu dute, baina, lanuzteei dagokienez, Amurrioko plantan bakarrik egingo dira. Trapagarango langileek ez dituzte babestu grebak.
Urrearen eta zilarraren prezioak behera, pasa den astean markak hautsi ostean
Pasa den urtarrilaren 29an ezarri zuen urreak bere azken marka (5595,47 dolar), eta zilarrak ere bai (121,65 dolar).
Tubos Reunidoseko Amurrioko eta Trapagarango batzordeek bilera egingo dute gaur, EEEaren inguruan zer jarrera hartu erabakitzeko
Enplegu-erregulazio espedienteak bi lantokiri eragiten dien arren, enpresak espediente bakar gisa negoziatu nahi du. Horregatik, jarrera komun bat ezarri nahi dute bi batzordeek.