Sindikatuek beste greba egun bat deitu dute Osasunbidean, martxoaren 23an
LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek beste greba egun bat deitu dute martxoaren 23rako, osteguna, Osasunbidean. Atzo, Nafarroako Medikuen Sindikatuak bertan behera utzi zuen greba mugagabea, Gobernuarekin akordioa lortu ostean. Gainontzeko sindikatuek otsailaren 15eko mobilizazioek izandako "babes ukaezinak" izan dituzte hizpide.
Ohar baten bidez, sindikatuek adierazi dute "erabateko konfiantza galdu" duela, solaskide gisa, Osasun zuzendari nagusiak, entzungor egiten dielako "medikuen kolektiboarekin zerikusirik ez duen edozein eskariri, klasismo nabarmena eta sindikatuekiko tratu desberdina" erakutsiz. Hori dela eta, eskatu dute bera ez izatea "greba batzorde honekin" hitz egin behar duena, hori gertatzen denean".
Administrazioak Medikuen Sindikatuarekin bakarrik negoziatzea kritikatu dute sindikatuek, "greba deitu aurretik ere, hau da, edozein negoziazio eremu legitimotik kanpo". Era berean, salatu du Gobernuak "sindikatuen eskaerak benetan negoziatzeari" uko egiten jarraitzen duela, otsailaren 15ean Iruñeko kaleak beteta "arrakasta" lortu zuten arren.
Legegintzaldi osoan "engainatzea" leporatu diote Foru Gobernuari, "edozein ordainsari igotzeko legezko ezintasunak daudela aipatzen duelako". Hain zuzen ere, "frogatu da ezintasun horiek faltsuak direla, medikuen soldata igoko den unetik, hamahiru milioi euroko kostuarekin".
"Administrazioak uko egiten dio desberdintasunak zuzentzeari, langileen zati bati prestakuntzan emandako denbora konpentsatzeari, beste kolektibo batzuei karrera profesionalaren bidez konpentsatzen dien bitartean", adierazi dute, eta gaineratu dute "erakunde sindikalak ere ez dituela partaide egin nahi plantillak behar bezala egituratu eta dimentsionatuko dituen antolaketa ereduaren eraldaketan".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadi dago lan-absentismoaren tontorrean, % 9,4ko zifrarekin
Nafarroak, berriz, % 7,4ko absentismoa du eta azken bost urteetako daturik altuenera iritsi da. Bi erkidegoek gainditzen dute Espainiar Estatuko batez bestekoa.
Maderas de Llodioko langileak lanera itzuli dira 284 eguneko grebaren ostean
Enpresa batzordea eta Garnica akordio batera iritsi ziren joan den astean, lanera itzuli nahi izan duten kaleratuek itzultzeko aukera izan zezaten.
Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean
Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.