Kutxabankeko grebak 10 bulegotik 9 itxi ditu
Sindikatuen arabera, Kutxabanken EAEko bulegoen % 90 eta Nafarroako guzti-guztiak itxita egon dira banketxeko sindikatuek (ELA, CCOO, Pixkanaka, ALE, LAB eta Asporbank) lan-karga arinduko duten kontratazioak eskatzeko deitu duten lehenengo greba egunean.
Kutxabankek, ostera, esan du grebaren jarraipena % 60koa izan dela, eta ziurtatu du "beti" pentsatzen duela "langileen ongizatean", "sektoreko hitzarmenik onena" eta "soldata igoerarik handiena" baititu, erakundeko iturriek adierazi dutenez.
Ehunka pertsona Bilbon elkartu dira, Kale Nagusian Kutxabankek duen egoitzaren aurrean, "langile gehiago, kalitate gehiago, presio gutxiago eta segurtasun handiagoa" lelopean.
Lanuztean parte hartu duten langileen ehuneko zehatza zabaldu ez badute ere, "ziur esan dezakegu Kutxabanken bulegoen % 90 itxita daudela EAEn, eta Nafarroan % 100a itxi direla", adierazi du Oiana Lasagabaster ELAko ordezkariak.
Estatuko gainerako bulegoetan "jarraipena oso altua" izan da, eta "probintzia batzuetan bulego guztiak daude itxita".
Hori horrela, greba "guztiz arrakastatsua" izan dela azpimarratu dute, eta horregatik, sindikatuek espero dute zuzendaritzak entzun egingo diela eta negoziatu egingo duela langileen egoera "iraultzeko".
Kutxabankek "harro esaten du Estatuko kaudimen handiena duela. Etekin handiak ditu urtero eta, hala ere, langileak gaizki tratatzen ditu, geroz eta lan-karga handiagoarekin, presio komertzial handiarekin", eta horrek langileen "osasuna narriatzen" du, salatu dute.
Sindikatuen arabera, Kutxabankek iragarri dituen 75 kontratazioak "ez dira nahikoa" egungo lan-kargari aurre egiteko, eta gainera, ez dute zehaztu horietatik zenbat diren "jada erakundearen barruan daudenak, beraz, ezin dugu jakin berriak diren ala egun indarrean dauden lanpostuen egonkortzeak diren".
Gainerako kontratazioen inguruan ere ez omen dute informaziorik. Ondorioz, ez dakite "zein baldintzatan eta nola banatuko dituzten". Horregatik, informazioa eta iragarritako kontratazioak halako bi egiteko eskatu dute.
Sindikatuentzat historikoa da gaurko greba eguna, duela bi urte lan-hitzarmenaren negoziazioan lehenengo greba deitu bazuten ere, gaurkoan lehenengo aldiz sindikatu guztiek egin dutelako bat eta langileen babesa ia erabatekoa izan delako.
Kutxabankeko iturriek azaldu dutenez, ez datoz bat sindikatuek greba deitzeko erabili dituzten argudioekin. Hain zuzen ere, ziurtatu dute bankuak "sektoreko langileen errotazio txikiena" duela, eta "sektoreko batez bestekoak baino langile eta bulego kopurua gutxiago murriztu" izan dituela.
Anton Arriola buru duen bankuak azpimarratu duenez, "negoziatzen jarraitzeko prest dago beti".
Zure interesekoa izan daiteke
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.