Enplegua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabeziak behera egin du EAEn, 609 langabe gutxiagorekin; gora, berriz, Nafarroan, 366 langabe gehiagorekin

Urte arteko datuari dagokionez, 3.519 dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan dauden langabeak, 112.296 guztira.
20230302103401_alfonso-gurpegi_
18:00 - 20:00
Jaurlaritza: ''Mehatxuek etenik ez duten arren, gure enpresek kontratatzen jarraitzen dute''

Otsailean aurreko hilean baino 609 langabe gutxiago ( % 0,54) zenbatu dituzte EAEn, eta, orotara, 112.296 langabe daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako datuen arabera. Azken bost urteetako otsailik onena izan da.

Urte arteko datuari dagokionez, duela urtebete baino 3.519 langabe gutxiago daude. Lurraldeka, langabezia gehiago jaitsi da Araban (% 0,9), 19.669 langabe gutxiago. Gipuzkoan, % 0,8 jaitsi da, eta 29.637 dira beharrek ez duten pertsonak. Bizkaian, ere behera egin du (% 0,26), eta langabetuak 62.990 dira.

Nafarroa txanponaren beste aldean dago, langabeziak bertan gora egin baitu. 366 langabe gehiago zenbatu dituzte foru erkidegoan, hau da, urtarrilarekin alderatuta % 1,14 gehiago. Datu positiboa da iazko epe beran baino 1.329 langabe gutxiago daudela (% 3,94 gutxiago). 

Estatuari dagokionez, 2.618 langabe gehiago zenbatu dituzte urteko bigarren hilabetearen amaieran, urtarrilean baino % 0.01 gehiago, eta guztira 2.911.015 lagun daude langabezian, 2008tik izandako daturik baxuena. Urte arteko tasari dagokionez, 2022ko otsailarekin alderatuta, 200.669 langabe gutxiago daude ( % -6,45).

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X