Jaurlaritzak hazkunde aurreikuspena apalduko badu ere, enplegua sortzeko adinakoa izango da Azpiazuren arabera
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak 2023rako hazkunde aurreikuspena apalduko du, baina enplegua sortzen jarraitzeko adinakoa izango da. Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan, Azpiazuk aurreratu du datozen egunetan aurtengo koadro makroekonomikoa berrituko duela. Aurretik, 2023an ekonomia % 2,1 haziko dela aurreikusi zuen Jaurlaritzak.
EAEko ekonomia % 4,4 hazi zen iaz, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa hamarren bat hobetuz; "datu positiboa", Azpiazuren arabera.
Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak igotzen jarraitzeko egindako iragarpenaz ere hitz egin du Pedro Azpiazuk. Horren esanetan, inflazioa % 2ra jaisteko interes-tasak igotzeak ekonomia moteldu eta langabezia handitu dezake.
Era berean, "sentsibilitatea" eta prezioen igoerari aurre egiteko diru politika berezia aproposa dizkio Europako Banku Zentralari, ez interes-tasen igoera hutsa.
Lau eguneko lanaldia ezartzeko aukeraz galdetuta, horrelako aldaketak egiteko hausnarketa sakonak eta adostasun zabalak behar direla esan du Azpiazuk.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan