Bankuek asteleheneko galeren zati bat berreskuratu dute, kutsatzearen mamua uxatuz
Ibex indizeak % 2,23ko igoerarekin itxi du saioa gaur, eta 9.159 puntura arte heldu da. Balio onenen artean kokatu dira Sabadell (% 4,50) eta CaixaBank (% 4,09). Horrela, bi bankuek asteleheneko galeren zati bat berreskuratu dute, Silicon Valley Banken porrotaren kutsatzeko arriskua uxatuz.
Era berean, Frankfurteko selektiboak ere % 1,83ko igoerarekin itxi du gaur, bankuen susperraldiak lagunduta. Horrela, Commerzbankek % 4,4 berreskuratu du eta Deutsche Bankek % 4,3 egin du gora.
Londreseko burtsak % 1,17ko igoerarekin itxi du saioa. Bankuen artean, Barclays % 3,11 igo da, Lloyds % 2,14, NatWest % 1,98, HSBC % 1,57 eta Standard Chartered % 1,16.
Credit Suisseren akzioek, aldiz, beherakada geldiaraztea baino ez dute lortu, % 0,75eko galerak izan baitituzte, nahiz eta egunean zehar berriro ere minimo historikoak markatu.
AEBetako banku sektorearen kotizazioak ere igoera handiak izan ditu Wall Streeten irekieran, bereziki First Republic Banken kasuan, astelehenean gehien zigortutako erakundeetako bat. Horrela, San Frantziskon egoitza duen bankuaren akzioak % 63,3 igo dira Wall Street zabaldu ondoren, nahiz eta minutuek aurrera egin ahala igoera % 48raino jaitsi.
Estatu Batuetako banku nagusiek ere igoerak izan dituzte gaur. Hala, Wells Fargok % 5,29 egin du gora, Citigroupek % 5,30 eta Bank of Americak % 2,49; Goldman Sachsek % 2 baino gehiagoko gorakada izan du, Morgan Stanleyk % 3,57 eta JP Morganek % 1,44.
Zure interesekoa izan daiteke
Hegazti-gripea dela eta, gauritk aurrera milioi bat oilo baino gehiago konfinatuko dituzte Nafarroan eta Araban
Nafarroako 12 udalerritako eta Arabako 6 udalerritako etxeko hegazti konfinatuta egongo dira gaurtik aurrera, hegaztien gripeak Europan izan duen gorakadaren ondorioz. Nekazaritza Ministerioak lasaitasuna eskatu du, baina zuhur ibili behar dela azpimarratu du, kutsatzeak saihesteko eta birusa hedatzea geldiarazteko.
Etxebizitza sailburuak dio gehiago eraiki behar dela
EITB DATAk ezagutzera emandako datuak aztertu ditugu Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuarekin. Dioenez, etxebizitza gehiago eraiki behar da, baina horretarako lurzorua behar da. Epeak murriztea ere helburutzat jarri du sailburuak eta hiruzpalau urtean emaitzak ikusiko direla ziurtatu du.
Azken hamarkadan, nabarmen handitu da hipotekarako eskatzen dugun diru-kopurua: % 30 gehiago
Azken hamarkadan, etxebizitza ordaindu ahal izateko hipoteken zenbatekoak gora egin du Euskadin, Nafarroan eta Espainian. Izan ere, 2024. urtean azken hamarkadako markak hautsi ditugu.
Etxebizitzen eraikuntza gelditu den arren... Salerosketen kopurua zifra historikoetan dago EAEn eta Nafarroan
Euskadi 80ko hamarkadako erritmoan ari da eraikitzen, eta, hala ere, maximo historikoak gainditu ditu etxeen salerosketa-kopuruari dagokionez. Hori lortzeko, batez ere, bigarren eskuko etxebizitzen merkatua ari da mugitzen: saltzen diren etxeen % 85 ez dira berriak.
Nolakoak dira eraikitzen ari diren etxebizitza berriak?
Eraikitzen diren etxebizitzetatik zenbat dira babestuak? Eta, libreak? Zenbat dira ohiko etxeibizitzak? Eta zenbat daude bizilagunik gabe? Galdera horiek eta beste batzuek EITB Dataren azken txostenean dute erantzuna.
Alokairuak gora egin du Hego Euskal Herrian: sei etxetatik batean horrela bizi dira
EITB Dataren arabera, azken hamarkadan, Euskadin, Nafarroan eta Espainian alokairuan bizi diren etxebizitzen ehunekoa sei puntu inguru igo da.
Metro koadroa duela hamar urte baino % 35 garestiagoa da gaur egun Euskadin
Albiste honen barruan aurkituko duzun mapa interaktiboan, nabigatu dezakezu bizi zaren eremu funtzionaleko metro koadroaren prezioa zein den jakiteko: Donostiak jarraitzen du ranking horren buruan, eta ondoren datoz Getxo, Donostialdea eta Mungialdea.
Kamioilariek protesta egin dute Iruñean, "Bidesariei ez" lelopean
Ehun kamioilari baino gehiago bildu dira protestan larunbat honetan Iruñean. Garraiolari nafarrak bidesariak "inposatzearen aurka" agertu dira, eta hauek eskatu dituzte: "bidezko fiskalitatea, azpiegituretan hobekuntzak, belaunaldien arteko erreleboa eta garraiolarien duintasun profesionala bermatuko duten neurri eraginkorrak".
Talgo % 9,7 igo da burtsan Sidenorrek konpainiaren % 30 erosi ondoren
Talgoren kotizazioa ordubete inguru egon da etenda ostiraleko saioan, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari Sidenorrek akzio-pakete hori erosi duela jakinarazi aurretik.
Sidenorren arabera, Talgok "etorkizuneko proiektu sendo batekin" ekin ahalko dio etapa berriari
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren esanetan, euskal partzuergoak Talgoren % 29,76 erosteko sinatutako akordioa "mugarri oso garrantzitsua" da urtea amaitu aurretik operazioa gauzatu ahal izateko. EAJk euskal industriaren aldeko apustuaren erakusgarri gisa ospatu du operazioa; EH Bilduk, berriz, albiste ontzat jo du, nahiz eta izen aldaketa eskatuko duen eta beheranzko joera hartua duen euskal ekonomiarentzat lagungarria izatea espero du.