Olioa, esnea eta arrautzak dira azken urtean gehien garestitu diren erosketa saskiko produktuak
Urtarrilean Espainiako urte arteko inflazioak berriro ere gora egin zuen bost hilabetez behera egin ondoren, eta goranzko joera hori berretsi egin da otsailean. Gainera, elikagaien prezioak % 16,6 garestitu dira otsailean, urte arteko tasan, aurreko hilabetean baino puntu bat gehiago, Espainiako Gobernuak erosketa saskiko hainbat produkturi BEZ zerga murriztu dien arren.
Prezioen igoera horretan eragina izan du lekaleen, barazkien eta haragiaren garestitzeak, baita arrainak eta itsaskiak iaz baino gutxiago merkatu izanak ere.
Erosketa saskiari eragiten dioten produktuei dagokienez, hauek garestitu dira gehien azken urtean: olioa, esnea eta arrautzak.
Oliba olioa da azken urtean gehien garestitu den oinarrizko elikagaia (% 33,5), esne osoaren (% 33,2), esne gaingabetuaren (% 33,1) eta arrautzen (% 28) aurretik. BEZaren murrizketa izan duten produktu guztiek bi zifrako igoerak izan dituzten aurtengo otsailean iazko hilabete berarekin alderatuta. Fruta freskoak dira salbuespena, % 5,6ko igoera izan baitute.
Azken hilabetean prezio igoera handiena izan duten produktuak lekaleak eta barazkiak (% 11,2) eta frutak (% 5,4) izan dira. Hala ere, BEZa murriztu edo ezabatu zaien produktu batzuk merkatu egin dira otsailean aurreko hilabetearen alderatuta, irinak eta beste zerealak, eta oliba olioa ez beste olioak, kasu.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardian eta Glavista berpizteko akordioa “lortzear”, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Akordioak 80 eta 85 milioi euro arteko inbertsioa ekarriko luke, eta 400 lanpostu inguru berreskuratzea eskualdean. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak "zuhurtzia" eskatu du, akordioa oraindik ez baitago itxita.
Abian da errenta kanpaina Araban eta Gipuzkoan, eta gaurdanik autolikidazio proposamena onartu daiteke
Astearte honetatik, apirilak 7, Arabako eta Gipuzkoako ogasunek egindako autolikidazio proposamenak onartu edo aldatu ditzakete zergadunek. Ostegunean, apirilak 9, hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, berriz, Bizkaian.
Gaur hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 lagunek inguru egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea Rentafacil izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.