Automozioaren sektoreak 22.423 milioi euro fakturatu zituen iaz EAEn, 2021ean baino % 22 gehiago
Automozioaren sektoreak 22.423 milioi euro fakturatu zituen iaz EAEn, 2021ean baino % 22 gehiago, pandemia aurreko kopurua (20.300 milioi euro) gaindituz. Emaitza horietan ez dago jasota Gasteizko Mercedes-Benz plantaren berariazko pisua.
Ines Anitua Euskadiko Automozioaren Klusterreko zuzendariak esan duenez, datu hauen atzean bi arrazoi nagusi daude: sektorean izan diren "hobekuntza operatiboak" eta "enpresen dibertsifikazioa". Halaber, "lehengaien kostuen garestitzeak" ere eragina izan duela esan du. Dena dela, "zuhurtzia" eskatu du, "merkatuaren ezegonkortasunaren eta konplexutasunaren" aurrean. 2023 honetan fakturazioa % 6,1 haztea espero dutela erantsi du.
Enpleguari dagokionez, % 1 egin zuen gora iaz Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako automozio sektoreko enpresetako langile kopuruak. Aurten % 2,26 inguru haztea aurreikusten da.
Bestalde, Klusterrak jakinarazi duenez, produkzio ia guztia, % 90, atzerrian saldu zen, eta horren erdia inguru, Europatik kanpo.
Orotara, automoziorako piezak egiten dituzten 300 enpresa daude EAEn —multinazionalak, kooperatibak eta familia enpresak daude tartean—, eta horiek, 345 produkzio gune dituzte 32 herrialdetan. Ildo horretan ere, pandemia aurreko kopuruei eustea lortu zen iazko ekitaldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.