Justizia administrazioko langileak 24 orduko grebara daude deituta gaur soldata igoerak eskatzeko
Justizia administrazioko langileak 24 orduko grebara daude deituta soldata igoerak eskatzeko. Hego Euskal Herrian, 3.000 langile dira deitutakoak: 2.400 EAEn eta 600 Nafarroan. Greba ELAk eta LABek deitu dute, eta bi egunez egindako lanuzte partzialen ondotik dator; izan ere, astelehenetik protesta mugagabean dira funtzionariook.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta ELAk eta LABek deituta, manifestazioa egingo dute eguerdian Eusko Jaurlaritzako egoitzatik abiatuta. Sindikatuek sektorearen baldintzak Administrazio Orokorreko langileek dituztenekin parekatzea eskatzen dute. Horien ustez, Eusko Jaurlaritzak negoziatzeari "uko egin dio". Ohar bidez azaldu dutenez, "soldata diskriminazioak" % 13 inguruko aldea dakar urteko soldatan batzuen eta besteen artean.
Egun osoko greba honen ostean, lanuzte partzialekin jarraituko dute maiatzaren 2ra arte.
Nafarroan, ELAk ez beste sindikatuek egin dute deialdia.
Espainiako Estatuan, 45.000 langileri eragiten die deialdiak. CSIF (Funtzionarioen Sindikatu Independentea), STAJ (Justizia Administrazioko Langileen Sindikatua), CCOO eta UGT sindikatuek soldata igoera "duina", letratuek lortutakoaren parekoa, eta funtzioak berrantolatzea galdegiten dute.
Biharko batzar batera deitu ditu sindikatuak Justizia Ministerioak. Bilera Ministerioaren egoitzan izango da, 16:30ean, eta besteak beste, grebalarien aldarrikapenak izango dituzte hizpide.
EAEko lanuzte partzialen jarraipena % 60koa izan da, sindikatuen arabera, eta % 23,4koa, Jaurlaritzaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.