Espainiako ekonomia % 1,9 haziko da aurten, Europako Batzordearen arabera
Europako Batzordeak bost hamarren hobetu du Espainiaren aurtengo hazkunde aurreikuspena, % 1,9raino, eta hurrengo urtean % 2 haziko dela aurreikusi du. Euroguneko ekonomia handien artean Espainia haziko da gehien, Herbehereak (% 1,8), Italia (% 1,2) eta Frantzia (% 0,7) atzetik dituela.
Europar Batasuneko eta euroguneko barne produktu gordina, hurrenez hurren, % 1 eta % 1,1 handitzea espero du aurten, eta % 1,7 eta % 1,6, hurrengo urtean.
Espainiako Gobernuak azpimarratu du Espainia izango dela, hirugarren urtez jarraian, euroguneko ekonomia nagusien artean gehien haziko dena. Halaber, nabarmendu du enplegua euroguneko batez bestekoa baino gehiago haziko dela 2023an eta 2024an.
"Atzeraldirik ez, baina hazkundea moderatua izango da", laburbildu du Paolo Gentiloni Europako Batzordeko Ekonomia komisarioak. Inflazioari dagokionez, "moteltzen" jarraituko duela azaldu du, baina 2024an azpiko inflazioak "bere batez besteko historikoaren ia bikoitza" izaten jarraituko duela.
Halaber, inflazioa neguan aurreikusi baino txikiagoa izango omen da aurten Espainiako Estatuan, % 4koa, baina altua izaten jarraituko du. 2024an, ostera, % 2,7an kokatuko dela iragarri du Europako Batzordeak.
Espainiako KPIa Europar Batasuneko datutik behera geldituko da, 2023an % 6,7koa eta 2024an % 3,1ekoa izango baita.
Batzordeko agintariek ohartarazi dute azpiko inflazioak "altua" izaten jarraituko duela aurten (% 6,1) eta hurrengo urtean (% 3,2).
2024an Espainiak eta Frantziak % 3ko defizit muga gaindituko dutela aurreikusi du Europako Batzordeak, % 3,3 eta % 4,3koa izatea espero baitu. Errusiak Ukraina inbaditu ondoren, defizit muga malgutzea erabaki zuen Europak, baina 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera berriro egongo da indarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA, LAB eta ESK Tubos Reunidoseko langileekin bilduko dira ostiralean
Batzarraren helburua da langile guztiei egoeraren balorazioa helaraztea eta greba mugagabeak eta hartzekodunen konkurtsoak markatutako aro berri honetarako jarduera-ildoak ezartzea.
Interinok Taldeak kalte-ordainen bidea ireki izana kritikatu du
Gorenak behin-behineko kontratazioan abusua jasan duten langileek kontratu finkoak lortzeko oposizioa gaindituta izatea beharrezkotzat jo ondoren, Egoitz Markaida Interinok Taldearen bozeramaileak adierazi du langile horiek lanpostua eskuratzeko baldintzak bete zituztela, eta, ondorioz, finko egin behar direla uste du.
Espainiako Gobernuak Tubos Reunidosen bideragarritasuna bilatzeko "bide guztiak" aztertuko dituela ziurtatu du Cuerpok
Josu Estarrona EH Bilduren senatariak egindako galderari erantzunez, Carlos Cuerpo Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia ministroak adierazi du Gobernuak "datozen asteetan" aztertuko duela Tubos Reunidosen egoera. Izan ere, gaur egun hartzekodunen konkurtsoan dago, eta konpromisoa hartu du "bide legal guztiak" aztertzeko, "estrategikotzat" jotzen duen enpresaren bideragarritasuna bilatzeko asmoz.
Nola eska dezaket emantzipaziorako dirulaguntza?
23 eta 29 urte bitarteko gazteek Emantzipa dirulaguntza eska dezakete gaurtik aurrera.
Epaileak Tubos Reunidosen konkurtso-administratzailea, enpresa eta sindikatuak deitu ditu hilaren 26rako
Tubos Reunidos taldeko zazpi sozietate borondatezko hartzekodunen konkurtsoan deklaratu ditu Gasteizko epaitegi batek, eta PKF Attest Concursal SL Profesional izendatu du konkurtso-administratzaile.
Gorenak ebatzi du behin-behinekotasunaren abusua jasan duen langileek oposizioa gaindituta izan beharko dutela plaza finkoa lortzeko
Gorenaren argudioa da oposizioa gainditu ez duten langileak finko egiteak Konstituzioa eta Langile Publikoen Estatutua urratuko lituzkeela.
Tubos Reunidosen zuzendaritzak autobusak jarri ditu, lanera itzuli nahi duten langileentzat
Greba mugagabearekin ez jarraitzea eta lanera itzultzea erabaki duten langileen eskariari erantzunez, langileak autobusez joan ahal izango dira Amurrioko lantegira. Pasa den ostegunean, 232 langilek greba amaitzearen eta berriro lan egitearen alde bozkatu zuten, ELA, LAB eta ESKk ordezkatutako gehiengoaren iritziaren aurka.
Langile bat larri zauritu da tren batek harrapatuta, Manzanosen (Araba)
Tren-zirkulazioa eten egin da, baina pixkanaka bere onera itzuli da 16:00ak alderako.
Murgan zabaldutako lantegi berriarekin hirukoiztu egingo dute Etorki eta Lana enpresek zur zerratuaren ekoizpena, eta 100 lanpostu sortuko dituzte
Etorki eta Lana kooperatibek aurten erabaki dute bat egite, guztira 300 langile baino gehiago dituzte eta 150 milioi euroko fakturazioa dute. Lantegiak 12,8 milioi euroko laguntza izan du Eusko Jaurlaritzarentzat, inbertsioaren % 20.
Euskal ekonomiaren "termometroa" hazkunde apaleko eremura jaitsi da, esportazioengatik
Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuen arabera, EAEko ekonomiaren termometroa 99,7an kokatu zen apirilean (150etik). Datu hori 2025eko urritik izandako txarrena da.