KPI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi, inflazioaren eragin txikiena izan duten erkidegoen artean 2022an, % 7,3koa izan baitu

Pandemiarekin hasitako eta Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoek larriagotutako inflazio prozesuaren ondoren, % 7,39koa izan zen EAEn.
Funcasen analisi baten arabera, EAE litzateke errenta altueneko erkidegoa. Argazkia: Pixabay
Funcasen analisi baten arabera, EAE litzateke errenta altueneko erkidegoa. Argazkia: Pixabay

Euskadi prezioen igoeraren eragin txikiena izan duten autonomia erkidegoen artean kokatu zen iaz, % 7,39ko inflazioarekin, Funcas analisi zentroak egindako ikerketa baten arabera.

Pandemiaren ostean 2021ean hasitako prozesu inflazionistak, Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoengatik 2022an larriagotu zenak, "ahalmen ekonomiko txikiagoa duten familiei eta landa eremuetan daudenei kalte handiagoa egin die", ikerketa horren arabera.

Taula horretan azaltzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoa da errentarik handiena duen erkidegoa, Nafarroaren eta Madrilen aurretik.

Artikulu horren arabera, inflazioak gehien kaltetutako gastu taldeek (elikagaiak, energia, erregaiak, ostalaritza eta jatetxeak) etxe bakoitzean duten pisu desberdinari zor zaio eragin desberdin hori; errenta mailak gora egin ahala, pisu beherakorra dute.

Era berean, eskualde kaltetuenak Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Extremadura, Galizia, Errioxa eta Aragoi izan dira, despopulazioak eragindako zonaldeak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X