Bidaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazteek udan bidaiatzeko deskontuei buruz jakin beharreko guztia

Deskontuak Estatuaren titulartasuneko trenen eta autobusen joan-etorriko txartel arruntetan aplikatuko dira, bai eta 2023ko ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean bidaiatzeko data duten Interrail paseetan ere.
Deskontua izango duten txartelak. Argazkia: EITB Media
Deskontua izango duten txartelak. Argazkia: EITB Media

Espainiako Gobernuaren Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak % 90erainoko deskontuak aktibatu ditu 18 eta 30 urte bitarteko gazteei uda honetan garraio publikoan bidaiatzea errazteko, bai Espainian, bai Europan zehar.

Deskontuak Estatuaren eskumeneko trenen eta autobusen joan-etorriko txartel arruntetan aplikatuko dira, bai eta 2023ko ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean bidaiatzeko data duten Interrail paseetan ere.

Onuradun izateko, beharrezkoa da hemen erregistratzea, gutxienez, lehen erosketa egin baino 24 ordu lehenago, hautagarritasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Erregistroa egin ondoren, deskonturako txartela eskuratzean enpresa operadoreari eman beharko zaion kode bat lortuko da.

Enpresek euren sistemak egokitzen dituzten heinean jarriko dute martxan txartelen salmenta. Operadoreen ohiko webguneek eta kanalek informazio gehiago eskainiko dute.

Baldintzak

Hona hemen neurri berriaren onuradun izateko bete beharreko baldintzak:

Neurri berriaren onuradun izateko baldintzak. Argazkia: EITB Media Neurri berriaren onuradun izateko baldintzak. Argazkia: EITB Media

Deskontuak

Deskontuak, txartel mota bakoitzeko. Argazkia: EITB Media Deskontuak, txartel mota bakoitzeko. Argazkia: EITB Media

- Distantzia ertaineko tren-zerbitzu konbentzionalak eta zabalera metrikokoak: txartel arrunten eta joan-etorrikoen prezioaren % 90eko beherapena

- Avant: % 50eko deskontua billete arruntetan eta joan-etorrikoetan

- Tren-operadore guztien merkataritza-zerbitzuak edo abiadura handiko zerbitzuak: txartelaren prezioaren % 50eko beherapena, txartel bakoitzeko 30 euro gehienez ere

- Estatuaren eskumeneko autobus erregularreko zerbitzuak: txartel errazaren eta joan-etorrikoaren prezioaren % 90eko deskontua

- Interraileko Global Malguaren % 50eko deskontua, 10 egunekoa 2 hilabetean, Renferen bidez merkaturatzen denean

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X