KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abuztuko KPI aurreratua % 2,6raino igo da eta azpiko inflazioa % 6,1era jaitsi da

Espainiako Estatuan, urte arteko tasa uztailean baino hiru hamarren handiagoa izan da.
kpi-grafikoa-abuztua
Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa. Grafikoa: EITB Media

Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 2,6raino igo da abuztuan, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuen arabera. Uztailetik abuztura, berriz, prezioak bost hamarren garestitu dira.

Urte arteko inflazioak bigarren hilabetez jarraian egin du gora, batez ere, erregaiak garestitzearen ondorioz; aitzitik, argindarra iazko abuztuan baino gutxiago garestitu da.

Uztailean, Espainiako Estatuko KPIak lau hamarren egin zuen gora, % 2,3raino.

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, hamarren bat jaitsi da abuztuan, % 6,1eraino, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta.

OHARRA: Eduki honek hainbat grafiko interaktibo ditu. Ondo ikusteko, zabaldu esteka hau zure nabigatzailean. 

Abuztuko datu aurreratua datorren irailaren 12an baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Espainiako Ekonomia Ministerioak ohar bidez azpimarratu duenez, Espainia "euroguneko inflazio txikieneko herrialde gisa egonkortu" da, azken urtean zortzi puntu jaitsi baita.

Albiste gehiago ekonomia

GRAFCAV8905. VITORIA (ESPAÑA), 18/06/2025.- La empresa adjudicataria del mantenimiento de los jardines de Vitoria se ha visto obligada a realizar servicios mínimos tras dos meses de huelga. En la imagen uno de sus trabajadores segando el césped del parque de la Florida de Vitoria. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko lorezainak lanera itzuli dira, gutxieneko zerbitzuak betetzeko

Gasteizko lorezainak lanera itzuli dira gutxieneko zerbitzuak betetzeko. Florida parkeko belarra mozten hasi dira. Belarra mozteko bost makina eta sasiak garbitzeko beste pare bat makinarekin ia hiru hilabetez ukitu gabe egon diren lorategiak zaintzen hasteko agindua jaso dute. Ezarritako zerbitzu minimoak gehiegizkoak eta justifikazio gabeak direla salatu dute lorezainek.

Gehiago kargatu