EAEko ekonomia % 1,5 hazi zen 2023ko bigarren hiruhilekoan
Euskal Autonomia Erkidegoko BPGa % 0,4 hazi zen 2023ko bigarren hiruhilekoan, eta, aurreikusitakoaren arabera, urtetik urterako hazkundea % 1,5eko izango da, uztailean iragarritakoa baino hamarren bat txikiagoa.
Lanaldi osoko lanpostuak kontuan izanda, enpleguak % 0,7 egin zuen gora, urteko lehen hiruhilekoko datuekin alderatuta. Horrek esan nahi du urte arteko hazkundea % 1,5ekoa izan dela; guztira, 2022ko bigarren hiruhilekoan baino 14.270 lanpostu gehiago, Eustatek emandako datuek erakusten dutenez.
Unean uneko informazio ekonomikoa erakusten du txostenak, eta, esan bezala, uztailaren 17an Eustatek berak jasotako kontuetako emaitzak nolabait aldatzen ditu azken iragarpen honek, dela hiruhilekoen arteko alderaketan, dela urte artekoan.
Eustatek zehaztu duenez, ekonomia % 8,5 hazi da 2019tik, alegia, pandemia aurreko garaietatik.
Araban izan zuen ekonomiak hazkunde handiena (% 1,6) urteko bigarren hiruhilekoan. Gipuzkoak % 1,5eko hazkundea izan zuen, eta Bizkaiak % 1,4koa.
Eusko Jaurlaritzak gorantz berrikusiko ditu 2023ko BPGaren aurreikuspenak
Datozen egunetan Eusko Jaurlaritzak gorantz berrikusiko ditu Barne Produktu Gordinari dagozkion 2023rako aurreikuspenak, gaur, asteartearekin, bigarren hiruhilekoko datuak ezagutarazi ostean, Ekonomia eta Ogasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez.
Aurretik ere iragarri zuen irailean aurreikuspenak berrikusiko zituztela, ekainean Pedro Azpiazuren Sailak hamarren bat igo baitzuen aurretik egindako estimazioa.
Duela egun gutxi, Azpiazuk berak esan zuen % 2 inguruko hazkundea aurreikusten zuela 2024rako.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.