Osasun Sailak Osakidetzako behin-behineko kontratazioen inguruko aldaketak adostu ditu SATSE, SME eta UGTrekin
Lau ordu baino gehiago iraun duen Osasun Mahai Sektorialaren bileran, Osasun Sailak jakinarazi du Osakidetzako behin-behineko kontratazioen inguruko aldaketak adostu dituela SATSE, UGT eta Medikuen Sindikatuarekin (SME).
18-19ko LEPeko kategoria guztietako hautagaien behin-behineko zerrendak argitaratzeko konpromisoa berretsi du ohar batean, azaroan amaituko diren egonkortze LEPeko azterketak baino lehen egingo dutela azaltzearekin batera.
Hiru sindikaturekin akordio zehatz hori lortu den arren, Mahaiko sindikatu guztiek (SATSE, ELA, LAB, SME, CC.OO. eta UGT) deitoratu egin dute Osasun Sailak bileratik kanpo utzi izana Lan Baldintzen akordioaren negoziazioa, 14 urte daramatzana berritu gabe. Hitzarmenaren negozioari heldu nahi zioten sindikatuek (azkena 2009koa da), baina Osakidetzak uko egin dio eskaerari.
Sindikatuek plantilla estrukturala handitzea eskatu dute eta Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasotako aukera aprobetxatzea, hain zuzen ere, aurten salbuespen gisa ezarri den birjarpen-tasa igotzeko aukera. Modu horretan behin-behinekotasuna % 8tik gorakoa ez izateko Europak emandako agindua bete ahal izango dela azpimarratzen dute. Osakidetzak ez du aukera hori planteatu, eta orain egiten ari diren LEPen ebazpenera jotzen du. Sindikatuen arabera, egonkortzeko LEP horiek ez dute behin-behinekotasunaren arazoa konponduko. Euren hitzetan, behin-behineko 2.200 kontratu amaitzear dira eta lanpostu horiek desagertu egingo dira, plantilla are gehiago txikituz.
Ohar bateratuan, sindikatu guztiek adierazi dute, ez dela inolako aurrerapausorik izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.