SUPERMERKATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eroskik bere supermerkatuen eraikin ia guztiak saldu eta 260 milioi euro inguru lortu nahi ditu

Banaketa kooperatibak uztailean 500 milioi euro inguruko zorra kitatu behar du, eta inbertsoreei jakinarazi die higiezinak saltzeko prest dagoela.
Eroski taldearen supermerkatu bat
Eroski taldearen supermerkatu bat. Egile eskubiderik gabeko irudia

Eroski taldeak bere supermerkatuen eraikin ia guztiak saldu eta 260 milioi euro inguru lortu nahi ditu zorra murriztu eta negozioa indartzeko. Beste era batera esanda, aktibo horiek saldu eta ondoren alokairuan hartu nahi ditu.

Banaketa kooperatibak 2024ko uztailean 500 milioi euro inguruko zorra kitatu behar du, eta horretarako bonuak jaulkiko ditu. Hain zuzen ere, inbertsoreei jakinarazi dizkie bere asmoak.

Ez da zorra arintzeko Eroskik bere higiezinak saltzen dituen lehen aldia, baina gauzatuko balitz, ia eraikin propiorik gabe geldituko litzateke.

Eroskik urteko lehen seihilekoaren amaieran emandako datuen arabera, oraindik ere 874 milioi euroko zorra du.

Bestalde, banaketa kooperatibak 69,9 milioi euroko irabaziak izan zituen otsailetik uztailera, iaz epe berean baino % 49,3 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X