EITB DATA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sektore zahartua: jabeen % 30ek 65 urtetik gora dituzte

Euskadin eta Nafarroan, ia 25.000 pertsona ari dira gaur egun lehen sektorean lanean: 11.483 EAEn eta 12.595 Nafarroan. Datu horrek enpleguen % 15eko galera adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoan, 2009. urteko datuekin alderatuta.
Eitb Data
Eitb Data

Euskadin eta Nafarroan, ia 25.000 pertsona ari dira gaur egun lehen sektorean lanean: 11.483 EAEn eta 12.595 Nafarroan. Datu horrek enpleguen % 15eko galera adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoan, 2009. urteko datuekin alderatuta. Nafarroan, aldiz, % 2 igo da lehen sektorean lan egiten dutenen kopurua.

Lehen sektoreak Euskadiko enpleguaren % 1,2 hartzen du, eta Nafarroakoaren % 4. Estatu mailan, lehen sektoreko enpleguan pisu txikiena duten autonomia erkidegoen artean dago Euskadi, Kataluniaren atzetik (% 1,4) eta Balearren (% 0,9) eta Madrilgo Erkidegoaren (% 0,1) gainetik.

Enplegu galera horretan, berebiziko garrantzia du sektorearen zahartzeak. Euskadin, guztira, hamar langiletik bat da 60 urtetik gorakoa; Nafarroan (% 9) eta Estatuan (% 8,8) baino handiagoa da indize hori EAEn.

Hala ere, zahartzearen eragina askoz nabarmenagoa da lehen sektorean: Euskadin eta Nafarroan lehen sektorean lan egiten dutenen % 15ek dituzte 60 urte baino gehiago; Estatuan, % 13,4 dira, eta ustiapenen jabeen % 30ek 65 urtetik gora dituzte. 

Eitb Media Eitb Media

Euskadin, beste bi sektore baino ez daude zahartuago: gizarte zerbitzuena eta etxeko langileena.

Bestalde, EAEko lehen sektoreko enpleguaren % 48,4 norberaren konturakoa da, eta datu hori are handiagoa da nekazaritzari eta abeltzaintzari soilik begiratzen badiegu.

Gainera, EITB Datak emakumeen presentzia eskasa azpimarratzen du, besteren konturako lanean: % 13,6koa da Euskadin, Estatu osoko daturik txikiena. Norberaren konturako enpleguan, aldiz, ratioa % 38,1ekoa da lehen sektorean bertan, Estatuko daturik onenetakoa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X