KPIa % hiru hamarren jaitsi da azaroan, % 3,2raino
Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 3,2raino jaitsi da azaroan, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuen arabera. Urrian, urte arteko tasa % 3,5ekoa izan zen, hiru hamarren handiagoa.
Hiru hilabetez jarraian (uztaila, abuztua eta iraila) urte arteko tasa igo ondoren, KPIaren hazkundea eten egin zen urrian, mantendu egin baitzen.
Urte arteko inflazioak behera egin du azaroan, batez ere, erregaien prezioak eta pakete turistikoak iaz baino gehiago jaitsi direlako eta elikagaien eta edari ez alkoholdunen prezioak iaz baino gutxiago igo direlako. Aitzitik, argindarraren prezioak behera egin du, baina iazko azaroan baino gutxiago.
Azken hilabeteko bilakaera kontuan hartuta, berriz, prezioak lau hamarren merkatu dira urritik azarora.
Bestalde, azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, zazpi hamarren jaitsi da azaroan, % 4,5eraino. Gauzak horrela, lau hilabetez jarraian behera egin du eta 2022ko apiriletik izandako txikiena da.
Azaroko datu aurreratua abenduaren 14an baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.
Kotizaziopeko pentsioak % 3,76 igoko dira 2024an
Kotizaziopeko pentsioak edo pentsio kontributiboak % 3,76 haziko dira 2024an Espainiako Estatuan, iazko abendutik aurtengo azarora arteko batez besteko KPIaren arabera eguneratuko baitira.
Azaroko KPI aurreratua ezagutu ondotik dagoeneko kalkulatu daiteke 12 hilabeteko batez bestekoa eta emaitza % 3,76 da.
Bestalde, gutxieneko pentsioak eta kotizazio gabeko pentsioak are gehiago igoko dira (% 6tik gorako hazkundea aipatu da), baina Espainiako Gizarte Segurantzako Ministerioak ez du portzentaje zehatza jakinarazi.
Edozein kasutan, azaroko behin betiko KPI ezagutu arte itxaron beharko da pentsioak zehazki zenbat igoko diren jakiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du AEBko Auzitegi Gorenak muga-zergen eta Trumpen tasa global berriaren inguruan hartutako erabakiaren ostean
Gogoratu du indarrean jarraitzen dutela altzairu eta aluminioari (% 50) eta autoei (% 15) eragiten dieten muga-zergek.
Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileei babesa adierazteko mobilizazio jendetsua egin dute
"Ez diegu utziko etorkizuna lapurtzen" lelopean, Amurrioko kaleak zeharkatu dituzte. Aiaraldea eskualdeak egoera kritikoa bizi du, Arabako langabezia-tasa handienarekin, eta mobilizazio horrek inguruko industria defendatzeko ere balio izan du.
Medikuek hiriburuetan egindako manifestazioekin eman dute amaitutzat estatutu propioa eskatzeko astebeteko greba
Parte-hartze handia egon dela ziurtatu dute, eta ezohikoa izan arren, zerbait lortzeko grebaren bidea azpimarratu besterik ez dutela egin. Aldaketarik ez badago, grebaren bigarren astea martxoaren 16an hasiko da.
Lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela
Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta erosketan parte hartzen ari diren gainerako akziodunek erabakia hartu dute jada. "Ayesa Donostian sortu eta garatu zen, eta bertan jarraitu behar du", esan du.
Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz EAEn, 2007ko burbuilako markak gaindituz
INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, salerosketen kopuruak bigarren urtez jarraian egin du gora.
Jauregik dio industria bazkide bat aurkitu behar dela, eta horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak bere elkartasuna adierazi die Tubos Reunidoseko langileei, baina enpresaren egoera oso larria dela nabarmendu du. Gakoa industria bazkide bat aurkitzea dela esan du, eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea.
Ayesaren egoitza Donostian egongo da
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela, akziodunek adostu dutenez.
Albiste izango dira: Medikuen greba, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileen mobilizazioa, eta Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa
Orain.eus atarian gaur albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Langile talde batek Metal Group erosi eta Legutioko planta salbatu nahi du
Duela aste batzuk, enpresak itxi zuen, bezero nagusiak bere piezak erosteari utzi eta Txinan erostea erabaki ondoren.
Sidenorren otsailaren 10eko erregistroa baliogabetzeko eskatu dio Jainagak Espainiako Auzitegi Nazionalari
Espainiako Polizia Nazionala Basauriko Sidenorren egoitzara sartu zen Israeli altzairua saltzeagatik egindako ikerketari buruzko informazioa biltzeko.