Espainiako Gobernuak Telefonicaren % 10 erosiko du, eta akziodun nagusi bihurtuko da
Espainiako enpresa publikoen elkarteak (Sepi) Telefonicaren kapitalaren % 10 erosiko du, STC talde saudiari aurre egiteko, Gobernuak adostu duenez.
Espainiako burtsak arautzen dituen Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalari eman dio neurriaren berri Sepik, eta iragarri du asmo duela "kotizazioan eragina murriztuta, prozesua abian jartzea, behar adina akzio erosteko".
STC Group telekomunikazio enpresak iragan irailean aurreratu zuen Telefonicaren % 9,9 erosiko zuela, 2100 milioi euroren truke. Hain zuzen ere, erosketa horrek bultzatu du Espainiako Gobernua kapitalaren % 10 erostera.
Erosketa baieztatuz gero, beraz, telefono konpainiaren lehen akziodun bihurtuko litzateke Sepi, % 10eko parte-hartzearekin (2050 milioi euro). Izan ere, Telefonicak 20.500 milioi euroko kapitalizazioa du gaur egun.
Albistearen berri izan ostean, lehen presidenteorde eta Ekonomia ministro Nadia Calviñok adierazi du Europako beste herrialde batzuekin (besteak beste, Frantzia eta Alemania) lerrokatuta doala erabakia. Herrialde horiek parte-hartze publikoa indartzen ari dira telekomunikazio enpresa handietan.
Calviñoren esanetan, Espainiako "enpresa estrategikoena" da Telefonica, "telekomunikazioetan eta teknologia berrietan duen garrantziagatik ez ezik, segurtasun eta defentsa arloan duen pisuagatik ere".
Telefonicaren akzioak nabarmen igo dira
% 6tik gorako igoera izan dute Telefonicaren akzioek burtsan, Gobernuaren erabakia ezagutu denetik. Zehazki, Ibex 35-ean duten balioa % 6,45 handiagoa zen gaur, merkatua ireki dutenean: akzio bakoitzeko 3,795 euro.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.