ELAk EAEko aurrekontuak errefusatu, eta "gizartearen haserrea antolatzen" jarraituko duela ohartarazi du
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren ustez, Eusko Jaurlaritzaren 2024rako aurrekontuek "Urkulluren marka daramate: inertzia, autokonplazentzia eta propaganda", eta ohartarazi du sindikatuak "gizartearen haserrea eta ezinegona" antolatzen jarraituko duela, "ontzat ematen ez duen" politika baten aurrean.
ELAko buruzagiak EAJri aurpegiratu dio ELAri egoztea "ezinegon sozial artifiziala" sortzea Osakidetzak urtebeterako hitzorduak ematen dituenean, "etxebizitza duin bat hilean 1.000 euro azpitik alokatu ezin denean edo egoitza bateko plaza bat urtean batez beste 16.000 euro baino gehiago kostatzen denean".
"Ez dira inoren asmakizunak, jendearen arazoak konpontzetik baino gizartearen beharrizanekin negozioa egiten dutenengandik, botere ekonomikoarengandik, askoz gertuago dagoen gobernu baten politiken ondorio den errealitate baten adibide dira", adierazi du.
ELAren arabera, "ez da egia aurrekontuak historiako altuenak direnik", % 2,7 handituko baitira; inflazioaren azpitik, beraz.
"Ez da egia aurrekontuak historian izan diren handienak direnik. Urtero istorio bera errepikatzen zaigu, baina hori erdi egia besterik ez da, benetan ezkutatu egiten baita aurrekontua inflazioa baino gutxiago" haziko dela. Murgiak Osakidetza aipatu du bereziki, sail honetarako gastua % 0,37 baino ez baita handituko: "Aurrekontu honek bermatuko du osasun sistemaren arazoak areagotu egingo direla".
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.